[itzul] Toponimia txikiaren izendegia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 19, 12:26:22, CET 2009
"Uste dut 2tzul blogean edo haren inguruan sor genezakeela egitura hori.
Nire kontu, nahi baduzue."
Eskerrik asko, Patxi, ideia (edo lana) zeureganatzeagatik. Pozik hartuko dugu emaitza, denon artean apurka-apurka osatzeko. Erantsi beharko litzatekeen beste atal bat "euskal izenaren balioa edo fidagarritasuna" da, hau da, zein iturritatik jaso den, zein froga, agiri edo lekukotasun dagoen euskal izen zuzena baliokotzat jotzeko.
Nik emandakoen kasuan: Euskaltzaindia (Harsüdürra, Tresponde), tokian dagoen kartela (Atekagaitz, Itsu Osin), herrikoen lekukotasuna (Itzubaltzeta, San Anton).
Aurrera.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko otsailak 19 11:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Toponimia txikiaren izendegia
Xabier Armendaritzek idatzi du:
>Bestalde, adibideen artean, «Getariako arratoia» besteak ez bezalakoa
>iruditzen zaidak: jende xeheak --ez itzultzaileek-- sortua,
>gaztelaniazko izenaren mende sortu bada ere. Mendi haren itxuraren
>deskribatzailea duk, eta alde horretatik oso ondo funtzionatzen dik...
>inguru hartakoak ez garenon artean, behinik behin. Beharbada horretan
>(ere) oker ibiliko nauk, hala ere.
Niri horretan bitxia egiten zait 'ratón' 'arratoi' bihurtu izana eta ez
'sagu'. Faux amis ote?
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago