[itzul] Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu

Kulturgintza kulturgintza a bildua aek.org
Ost, Urt 7, 09:05:52, CET 2009


Egun on

itzultzen ari garen testu batean behin baino gehiagotan holako izen-abizenak agertzen zaizkigu (testua aurreko mendeko lehen hereneko Bizkaiko historia sozialaren kapitulu bati buruzkoa da), egia esan, ez daukagu batere argi erdarazko "de" eta "y" horiek bere horretan utzi edo kendu (Jose Posse Villelga, Ismael Gorostiza Urcullu), are gehiago kontuan hartuta  konotazio klasista garbia daukatela (esate baterako beste pertsona batzuk dira Maite Tejada Zalbide edota Maria Liņero, adibidez, "de" eta "y"-rik gabekoak), beraz, gustura hartuko ditugu aholku zein irizpide oro.

Beti bezala. mila esker aldez aurretik.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago