[itzul] Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Urt 7, 10:26:29, CET 2009
Hezkuntza Sailaren Onomastika liburuan landu genituen aipatu dituzuen
kasuei buruzko irizpideak. Euskal deiturak nola idatzi erabakitzeko,
Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia liburuan proposatutako
irizpideak eta Azkue Bibliotekaren katalogazio‑arauak erabili genituen.
Zalantzazko kasuak ere Azkue Bibliotekaren arduradunarekin eztabaidatu
genituen. Puntu bat honela eman genuen:
--------------------
<<1400. urteaz geroztiko pertsonen izenetan ez da onartuko deituraren
aurreko, tarteko edo ondoko eranskinik (*de, d', -tar, -koa, -ko, eta, y*)*.
* Adibidez, ontzat emango dira Katalina Erauso (eta ez Katalina
Erausoko), Milia
Lastur (eta ez Milia Lasturko), Resurreccion Maria Azkue (eta ez Resurreccion
Maria de Azkue), Sabin Arana Goiri (eta ez Sabin de Arana y Goiri), Joanes
Leizarraga (eta ez Joanes Leizarragakoa), Pedro Axular (eta ez Pedro de
Axular edo Pedro Axularkoa), XV. mendeaz geroztikoak baitira denak.>>
------------------
Beste puntu batean, hau ageri da:
----------------------
*<<Patronimikoa + de + toponimoa* gisako deituretan, ostera, bi hurrenkera
onar daitezke: erdal hurrenkera eta euskal hurrenkera. Adibidez:
Diaz de Zerio / Diaz Zerioko, Sarria de Etxebarri / Sarria Etxebarriko.
Edonola ere, formarik ezagunena hobetsiko da (Ruiz de Alda*...**). *Bestalde,
Arabako deitura konposatuak osorik ematekoak dira. Adibidez:
Diaz de Urbina, Gonzalez de Galdeano.
Iparraldeko hainbat euskal deituratan, *de *preposizio erdarazkoaren
aglutinazioa den D- edo D' kendu egingo da. Adibidez:
Dapestegui > Apeztegi, Daranaz > Aranatz, Durruty > Urruti*.>>*
----------------------
Azkenik, horri buruzko galderarik egin ez baduzue ere, euskal abizenak
euskal grafiaz idaztea aldeztu genuen lan horretan. Alegia, zuen adibideko
"Urcullu" horren grafia euskal grafia normalizatuan ematea proposatzen da
lan horretan.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2009/1/7 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>
> Egun on
>
> itzultzen ari garen testu batean behin baino gehiagotan holako
> izen-abizenak agertzen zaizkigu (testua aurreko mendeko lehen hereneko
> Bizkaiko historia sozialaren kapitulu bati buruzkoa da), egia esan, ez
> daukagu batere argi erdarazko "de" eta "y" horiek bere horretan utzi edo
> kendu (Jose Posse Villelga, Ismael Gorostiza Urcullu), are gehiago kontuan
> hartuta konotazio klasista garbia daukatela (esate baterako beste pertsona
> batzuk dira Maite Tejada Zalbide edota Maria Liņero, adibidez, "de" eta
> "y"-rik gabekoak), beraz, gustura hartuko ditugu aholku zein irizpide oro.
>
> Beti bezala. mila esker aldez aurretik.
>
> Kulturgintza-AEK
> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
> Bartzelona kalea 28, 01010
> 945-197744
> Gasteiz
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago