[itzul] Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu
Kulturgintza
kulturgintza a bildua aek.org
Ost, Urt 7, 10:34:08, CET 2009
Mila esker Alfontso, gure zalantza guztiak (zuk aipatzen duzun azken hori
ere barne) argitu dizkiguzulako.
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
----- Original Message -----
From: "Elhuyar Fundazioa" <elhuyar a bildua gmail.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 07, 2009 10:26 AM
Subject: Re: [itzul] Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu
> Hezkuntza Sailaren Onomastika liburuan landu genituen aipatu dituzuen
> kasuei buruzko irizpideak. Euskal deiturak nola idatzi erabakitzeko,
> Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia liburuan proposatutako
> irizpideak eta Azkue Bibliotekaren katalogazio‑arauak erabili genituen.
> Zalantzazko kasuak ere Azkue Bibliotekaren arduradunarekin eztabaidatu
> genituen. Puntu bat honela eman genuen:
>
> --------------------
>
> <<1400. urteaz geroztiko pertsonen izenetan ez da onartuko deituraren
> aurreko, tarteko edo ondoko eranskinik (*de, d', -tar, -koa, -ko, eta,
> y*)*.
> * Adibidez, ontzat emango dira Katalina Erauso (eta ez Katalina
> Erausoko), Milia
> Lastur (eta ez Milia Lasturko), Resurreccion Maria Azkue (eta ez
> Resurreccion
> Maria de Azkue), Sabin Arana Goiri (eta ez Sabin de Arana y Goiri), Joanes
> Leizarraga (eta ez Joanes Leizarragakoa), Pedro Axular (eta ez Pedro de
> Axular edo Pedro Axularkoa), XV. mendeaz geroztikoak baitira denak.>>
> ------------------
>
> Beste puntu batean, hau ageri da:
>
> ----------------------
>
> *<<Patronimikoa + de + toponimoa* gisako deituretan, ostera, bi hurrenkera
> onar daitezke: erdal hurrenkera eta euskal hurrenkera. Adibidez:
>
> Diaz de Zerio / Diaz Zerioko, Sarria de Etxebarri / Sarria Etxebarriko.
>
> Edonola ere, formarik ezagunena hobetsiko da (Ruiz de Alda*...**).
> *Bestalde,
> Arabako deitura konposatuak osorik ematekoak dira. Adibidez:
>
> Diaz de Urbina, Gonzalez de Galdeano.
>
> Iparraldeko hainbat euskal deituratan, *de *preposizio erdarazkoaren
> aglutinazioa den D- edo D' kendu egingo da. Adibidez:
>
> Dapestegui > Apeztegi, Daranaz > Aranatz, Durruty > Urruti*.>>*
>
> ----------------------
> Azkenik, horri buruzko galderarik egin ez baduzue ere, euskal abizenak
> euskal grafiaz idaztea aldeztu genuen lan horretan. Alegia, zuen adibideko
> "Urcullu" horren grafia euskal grafia normalizatuan ematea proposatzen da
> lan horretan.
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2009/1/7 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>
>
>> Egun on
>>
>> itzultzen ari garen testu batean behin baino gehiagotan holako
>> izen-abizenak agertzen zaizkigu (testua aurreko mendeko lehen hereneko
>> Bizkaiko historia sozialaren kapitulu bati buruzkoa da), egia esan, ez
>> daukagu batere argi erdarazko "de" eta "y" horiek bere horretan utzi edo
>> kendu (Jose Posse Villelga, Ismael Gorostiza Urcullu), are gehiago
>> kontuan
>> hartuta konotazio klasista garbia daukatela (esate baterako beste
>> pertsona
>> batzuk dira Maite Tejada Zalbide edota Maria Liņero, adibidez, "de" eta
>> "y"-rik gabekoak), beraz, gustura hartuko ditugu aholku zein irizpide
>> oro.
>>
>> Beti bezala. mila esker aldez aurretik.
>>
>> Kulturgintza-AEK
>> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
>> Bartzelona kalea 28, 01010
>> 945-197744
>> Gasteiz
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago