[itzul] A A A O O L I: asteko egunen laburdurak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urt 8, 11:02:19, CET 2009
> A A A O O L I Asteko egunen laburdurak letra bakarrarekin idazteko
> bide hau egokia den ala ez jakin nahi nuke. Sarean ikusi dudanez [1],
> modu egokiena al., ar., az., og., ol., lr., ig. da, baina ez dut
> aurkitu letra bakarreko laburdurei buruzko informaziorik.
> Baztertzekoa al da A A A O O L I formula, ala onargarria da?
Non eta nola agertzen den, asko esan nahi du. Adibidez, A A A O O L I
agertzen bada zazpi zutabeko taula baten buru, non azpian zenbakiak
dauden, adibidez 1etik 31 bitartekoak, eta Iren azpiko guztiak gorriz
ageri badira... Ez da detektibea izan beharrik taula buruko letra bakar
horien esanahia deszifratzeko, ez?
Beste muturrean, «O 2009-01-08» soilik ageri bada, nola jakin zer esan
nahi duen O soil horrek?
Galdera da: ez da lekurik bina letra ipintzeko?
> Hilekin gauza bera gertatzen zait.
Baina zailagoa oraindik. A zer da, abendua, abuztua, apirila edo azaroa?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago