[itzul] A A A O O L I: asteko egunen laburdurak

mazkarate a bildua gipuzkoa.net mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urt 8, 11:01:49, CET 2009


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 08 de enero de 2009 11:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] A A A O O L I: asteko egunen laburdurak


Nire ustez, ez da zertan baztertu zuk aipatzen duzun laburtze sistema
(letra bakarrekoa) erabiltzea. 

Laburtzapenak konbentzio bat dira. Eta, kasu honetan, modu batean baino
gehiagotan (letra bat edo gehiago duten laburdurak) ikus daitezke
astegunen izenak laburtuta, eta oraindik usadioak ez du sistema bakar
bat finkatu (hala iruditzen zait).

Gainera, letra bakarreko sistemak duen arriskua zera da: astegun guztien
laburdurak ez badira agertzen aldi berean eta elkarren segidan (orduan,
jakinekoa da letra bakoitza zer asteguni dagokion), zalantza sortu
daiteke astegunen izen bataren eta bestearen artean. Bi letrako sistemak
(Ortotipografia liburukoa, kasu), aldiz, ez du horrelako arriskurik.
Halere, testuinguru horretatik kanpo, ulergarriak dira letra bakarreko
laburdura horiek.


---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago