[itzul] ojalá hubiera...
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Urt 15, 12:46:00, CET 2009
"hubiera podido" horren potentzialtasuna erretorikoa izaten da erdaraz,
"ojalá me hubiera despedido" esateko beste modu bat.
Beraz, euskaraz, halako zerbait izan liteke: "nahiago nuke despeditu
banintz" (edo agur esan banio, agurtu banu, e. a.)
X.
El 15/01/2009, a las 12:11, izaskun gracia escribió:
> kaixo,
>
> arazo bat daukat esaldi honekin: "ojalá hubiera podido despedirme"
>
> zelan esango litzateke euskaraz? "nahiago nuke esan ahal izango banu",
> agian?
>
> eskerrik asko,
>
> izaskun
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago