[itzul] Kortxeteak
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urt 22, 16:44:02, CET 2009
"Taket" hori erabilera partikular(regi) bat da, ustez hurrengo edizioan
zuzentzekoa. "Kako (zuzen)" ere ez dabil urruti, nik uste.
Oker ez banabil, Euskaltzaindiaren testuetan, "parentesi karratu" erabili
izan da, eta horixe iruditzen zait argiena.
2009/1/22 Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>
> Honoko irudi hau, [ ] 'kako zuzen' gisa, edo 'kortxete' besterik gabe ikusi
> dut Zehazkin eta Elhuyarren. Hala ere EIMAk hiru itxitura aipatzen omen
> ditu, 'parentesiak', 'taketak' eta 'giltzak' . Norbaitek argibiderik
> ematerik bai?
> Laxaro
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago