[itzul] Bana, bina...
Patxi Petrirena
patxi a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 22, 17:26:13, CET 2009
Arratsalde on:
Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen
erabilera baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka. Googlen
"bina ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat zuzena eta
bestea okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat daukadan horren
antzeko asko ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi eta ekarpenen zain...
Mila esker.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte
Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta
bana Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago