[itzul] Bana, bina...

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Ast, Urt 22, 18:04:15, CET 2009


Lehenbiziko adibidea ongi iruditzen zait baina bigarrenean zerbait falta du,
hau da, "Ezker abertzaleak  eta (beste norbaitek, berdin zait nor) bina
ordezkari lortu dituzte Arratian eta Bilbon, eta bana Enkarterrian,
Busturialdean eta Durangon", baina ez zait iruditzen hori esan nahi zuenik
hori idatzi duenak, eta, beraz, "Ezker abertzaleak bi ordezkari lortu ditu
Arratian eta Bilbon, eta bat Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon"
beharko luke nire ustez.
Laxaro

2009/1/22 Patxi Petrirena <patxi a bildua elhuyar.com>

> Arratsalde on:
>
> Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen erabilera
> baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka. Googlen "bina
> ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat zuzena eta bestea
> okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat daukadan horren antzeko asko
> ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi eta ekarpenen zain... Mila esker.
>
> Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte Segurantza
> Sailak bina ordezkari izango dituzte.
>
> Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta bana
> Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
>
>
> Patxi
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago