[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak (Ea n. saiakeran-edo sartzen dudan mezua)

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Urt 23, 10:28:01, CET 2009


Berandu bada ere, bururatu ohartxoren bat erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak gaiaren inguru.

2002an argitaratu zen /Uztaro /42an (17-83) nire artikulu luze bat 
/-(e)n? erlatibo aposatuak/ (/Izen ardatzaren eskuin hedatzen diren 
erlatiboak euskaraz/ sail baten/ /II. atal, egun /www.uztaro.com/-en 
ikusi eta jaitsi liteke bertatik). Eta bertan bereziki aztertzen ez bada 
ere /predikatu osagarriei/ eginiko erlatibozko aposizioen kasua, uste 
dut, badela nahikoa adibide halakoak ere zilegitzat eman ahal izateko.

1. Horrela, eta orain sareko eztabaidan esanak esan direla ere, uste 
dut, berez ez dela euskaraz inongo arazorik erlatibo aposizioak ere 
emateko predikatu osagarrien azalgarri. Esaterako:

o Ester _herriko medikua_ zen, edozein gaixo hamar minutuan sendatu 
zezakeena.

2. Noski, hau da kasurik errazena, predikatu osagarria (nor) kasu 
absolutuan emana, eta aposizioa ere bai, kasurik arruntenean bezala. Eta 
zenbat eta bereziagoa izan erlatibozko aposizio baten bidez (edota beste 
inola ere) argitu nahi den sintagma, orduan eta ulergaitzagoa izango da 
bien arteko lotura, nahiz maiz zentzuak asko lagunduko duen azalpenen 
interpretazio zuzenean ere, ondoko bi esaldietan bezala:

o Ester _herriko mediku_ zen, edozein gaixo hamar minutuan sendatu 
zezakeena.

o Ester _herriko medikutzat_ zeukaten, edozein gaixo hamar minutuan 
sendatu zezakeena.

3. Baina erlatibozko aposizioa eta azaldu nahi den sintagmaren arteko 
lotura zentzuz ere ilunagoa denean, nire uste da euskal hiztunak, maiz 
aurkitu dituela lotura hori argitzeko bideak, eta besteak beste:

o Erlatibozko aposizioan errepikatuaz argitu nahi den sintagmaren 
berezko atzizkia.

o Aposizioan atzizki soila eman ordez (mugatzailez eta), honi bestelako 
determinante argigarriak edo erantsiz (normalenean erakusleak -/hau/ ?-, 
baina baita ere zenbatzaileak -/bat/, /batzuk/, /guztiak/, ?-). [Halako 
sail bat ageri da aipatu artikuluko 4.8. atalean, zeintzuen artetik:

- Ekharri zuen eta sukhaldian zelarik agertu zuen _*mokanes zeda_*, 
/errege seme harek /*eman zion hura*. (Webster)

- ?, eta horra nun duzun egina _*ur usain ona_*, /emaztekiak 
/*derabiltzan hetarik*. (J. Etxepare)

- ?, gelditu zirala bizi izaten batzuek Ebroko erriyoz _*aruzko 
aldean_*/ gaur erdaldunen lurtzat /*ezagutzen degun artan* eta besteak ? 
(Medikantza)

- ?, eta erabilliaz aoan _*beste zenbait garbigarri_*/ artarako egiñak 
/*egoten diran aek*. (Medikantza)


o Baina bai eta ere azkenik erlatibo aposizioari beste izen, buru 
nominal bat erantsiaz argigarri, aurreko bera errepikatuaz, edota honen 
sinonimo bat edo emanaz, argitu nahi den sintagmaren atzizki bera 
errepikatuaz edo aposizioa (nor) kasu absolutuan emanez beste barik 
(aipatu artikuluan 4.8.1 atalean jasotzen da halako adibide sail bat, 
nondik segidakoak adibide:)


- Eta bizkitartean, zinez «Pobren Ama» zen _*Kattin_*, *aiphatu dugun 
Arrokiko etxetiarsa xaharra*. (J. Etxepare)

- Aita Mitxelenak gogoan izan ditu, bai, _*euskaldun xee ta umil oik, 
"euskaldun-uts" oik*,_ /euskera beste izkuntzarik /*eztakiten* *gure 
anai-maiteok*. (Altube)*//*

- Beste _*leku bat_* /ijitoak asko /*egoten ziran tokia* ? (J.R. Erauskin)

- Herri hatan bazan _*aberats bat_* /negozio asko/ *zituan* *gizona* (F. 
Bilbao)

- Nik ez det iñoiz _*inor_* ikusi, /baserriak erabat pozturik edo 
bereganaturik/ *daukan nekazaririk*. (M. Lasarte)

4. Eta hau da nik gogoratu nahi nuen irtenbidea halako kasu zail, berexi 
edota ulergaitzentzako (Xabier Aristegietak ere iradokitzen duena 
beharbada). Esaterako (eztabaidako adibideetatik tiraka):

o Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten 
zuena. Edo
o Harako eraikina _hiriaren ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik 
bereizten zuena. (Petrirena)
---------------------------------------------
o Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten 
zuen EZAUGARRIa. Edo
o Harako eraikina _hiriaren ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik 
bereizten zuen EZAUGARRIa.

o Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa 
zuena.
---------------------------------------------
o Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa 
zuen ZUHAITZ.
o Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa 
zuen ZUHAITZA / ZUHAITZ BAT.

o Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, euri, elur, 
tximist eta trumoiei desafio eginez bere adarrak alde guztietara 
hedatzen zituen eta lau haizeek eginarazten zioten dardarari tinko eta 
harro eusten zion zuhaitz. (X. Aristegieta).

o Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuen TONTO / TONTOA 
/ TONTOTZAT.

Nahiz eta halakoei, berriro diot, Xabier Aristegietak adibidean argi erakusten duen bezala, testuinguruak erabat laguntzen dien besterik gabe:

o Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ogia ekartzeko esaten ziotenean 
ardo-botilarekin etortzen zena eta ukuilua garbitzeko agintzen ziotenean 
behiei bazka ematen ziena.

Amaitzeko esan, X. Aristegietak aipatzen dituen bi alderdietako lehenak 
[1.- Erlatibozkorik erabili ahal ote den aditza dagoenean 
erreferentearen eta erlatiboaren artean.], berak dioen bezala, baiezko 
erantzuna duela noski (ik. aipatu artikuluaren 4.6. atala /Maiz esaldi 
nagusiko zenbait osagai tartekatuz izen ardatza eta aposizioaren 
artean/). Aipatzen duen bigarrenaz [2.- Aurrekaria deklinatuta egoteak 
edo espezifikoa ez izateak zer-nolako murriztapen ezartzen dizkion 
erlatibozkoak horrela erabiltzeko aukerari.] dihardugu artikuluaren 4.9. 
atalean (/Kasu korrespondentzia izen ardatza eta aposizioaren artean/ / 
4.9.1. /Izen ardatzaren kasua errepikatuz/ / 4.9.2. /Aposizioa 
absolutibo singular edo pluralean emanez, kasua errepikatu gabe/).

Donostia hiritik, Donostia egunean, ondo izan

Bittor



-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago