[itzul] Bana, bina...
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 29, 15:13:06, CET 2009
Ni bat nator Patxiren irudipenarekin. Baina irudipen hutsa da, ez dakit azaltzen zergatik.
Bestalde, "Pedro y Juan montaron en sendos caballos" irakurrita, nik umetan, berandu xamar arte, zaldi banatan bai, "caballos" pluralak iradokita, baina zaldi sendo edo indartsuetan zebiltzala ulertzen nuen :-D
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Patxi Petrirena
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko urtarrilak 29 14:57
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Bana, bina...
Bi gauzatxo:
- Barkatu, Jon, zure lehengo eguneko oharraz ahazteagatik: adibidean
"Enkarterrin" agertu behar du eta ez "Enkarterrian".
- Aitor, zer diote gaztelaniaz "Messi marcó sendos goles al inicio de
cada tiempo" moduko esaldiez?
Patxi
aua a bildua ivap.es(e)k dio:
> Gaztelaniaz ere gauza bera gertatzen zaie egitura horren pareko den "sendos" hitzarekin (RAE, adj. pl. Uno o una para cada cual de dos o más personas o cosas).
>
> Ez da azkenaldiko akatsa, baina irratietan-eta oraindik ere askotan entzuten dira honelakoak: "Messi marcó sendos goles", "dos goles" edo "ambos goles" esan beharrean.
>
> Gai horri buruzko artikulu nire ustez interesgarri bat aurkitu dut Interneten: http://www.dircom.udep.edu.pe/boletin/arts/art2036.html
>
> Bitxia da, baina Piurako Unibertsitatearen (aze piura!) artikulu horren arabera, "sendos" hori, Ameriketako gaztelaniazko hizkeretan, gure "sendo" adjektiboaren antzeko adiera hartzen ari omen da ("descomunal", "grandioso"...). Hizkuntzen misterioak.
>
>
> Aitor
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Patxi Petrirena
> Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko urtarrilak 29 14:17
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Bana, bina...
>
> Barkatu lehengo egunean "amua bota" eta gero arrantzari kasu handirik ez
> egiteagatik (kasu egin nion, baina...). Zertxobait gehiago aurreratuko
> dut gaur, datu eta iritzi gehiagoren berri izateko asmotan.
>
> Jarri nituen bi adibideetatik, bat 'arraroa' zen niretzat ("Ezker
> abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta bana
> Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon"). Bi erantzunetatik (eskerrik
> asko, Laxaro eta Bittor), bat nire irudipenarekin bat etorri zen, eta
> besteak, berriz, guztiz normaltzat jo zuen esaldia. Nire jakinminak bere
> horretan segitzen du, beraz.
>
> Uste dut beste adibide pare batek lagunduko digula zalantza argitzen.
> "Urliak eta Sandiak sari bana lortu dute Bartzelonan" bezain arrunta eta
> tatxagabea da "Urliak sari bana lortu du Bartzelonan eta Madrilen"? Eta
> "Idiakezek eta Katalin Erausok kale bana dute Donostian" bezain egokia
> da "Errege-Erregina Katolikoek kale bana dute Donostian eta Gasteizen"
> (ezin ukatu bigarren horri grazia handiagoa behintzat atera dakiokeela...)?
>
> Hortik aurrera, ausartzen naiz esatera gaur egun irakurtzen ditugun
> zenbait esalditan nabarmen samarra dela hutsegitea:
>
> - Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana hil dira istripuan.
> - Lau langile zendu dira: bana //Gasteizen, Armiñonen (Araba), Bilbon
> eta Santurtzin (Bizkaia).
> - Atzelari eta aurrelari bana behar dugu taldean. --Bale, hau asmatua da
> ;-) --
>
> Egin kosk.
>
> Patxi
>
>
>
>
>
>
>
> Bittor Hidalgo(e)k dio:
>
>> Niretzako biak dituk onak, batere zalantzarik gabe.
>>
>> Bittor
>>
>> Patxi Petrirena(e)k dio:
>>
>>> Arratsalde on:
>>>
>>> Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen
>>> erabilera baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka.
>>> Googlen "bina ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat
>>> zuzena eta bestea okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat
>>> daukadan horren antzeko asko ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi eta
>>> ekarpenen zain... Mila esker.
>>>
>>> Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte
>>> Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
>>>
>>> Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta
>>> bana Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
>>>
>>>
>>> Patxi
>>>
>>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>>
>>
>> No virus found in this incoming message.
>> Checked by AVG - http://www.avg.com
>> Version: 8.0.176 / Virus Database: 270.10.12/1910 - Release Date: 2009/01/22 18:28
>>
>>
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>>
>>
>> No virus found in this incoming message.
>> Checked by AVG - http://www.avg.com
>> Version: 8.0.176 / Virus Database: 270.10.15/1923 - Release Date: 2009/01/29 07:13
>>
>>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago