[itzul] Bana, bina...

aua a bildua ivap.es aua a bildua ivap.es
Ast, Urt 29, 15:18:36, CET 2009





>- Aitor, zer diote gaztelaniaz "Messi marcó sendos goles al inicio de 
>cada tiempo" moduko esaldiez?
>Patxi


Ez dakit zer dioten gaztelaniaz horri buruz.

Nik, Messik aldi bakoitzaren hasieran gol bat sartu duela idatzi beharko banu, honela jarriko nuke: "Messi marcó UN gol al inicio de cada tiempo", eta ez "SENDOS goles"... 

Egitura hori nahasgarria da gaztelaniaz (eta itxura denez, baita euskaraz ere), eta okerreko adieran, Messik lau gol sartu zituela ere uler daiteke: bina gol aldi bakoitzean...

Edo, baita, Ameriketako esatari baten ahotan bada, Messik gol "sendoak" sartu zituela, Jonek dioen bezala. :-)

Aitor



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago