[itzul] Bana, bina... HUSNA

Ander Altuna zuzentzailea a bildua ueu.org
Or, Urt 30, 12:21:32, CET 2009


/Zientzia eta teknikarako euskara/ liburuan, zenbakien erabilerari 
eskainitako atalean, hauxe diote egileek:

/-na /atzizkia:
Banaketa egitean bakoitzari zenbat unitate dagozkion adierazteko, hots, 
zenbaki "banatzaileak" osatzeko:
bana   liburu bana
(...)
- Futbol- edo pilota-partidetan erabiltzen da: bina doaz, hiruna egin 
dute...
Nolanahi dela, gaizki dago kasu horretan "husna" forma erabiltzea, hor 
ez baita ezer banatzen:
husna doaz (gaizki) / hutsean doaz, huts eta huts doaz


GOIKOETXEA G LANGARIKA, IRATXE(e)k dio:
> Laxaro Azkunek 'husna'-ri buruz galdetu eta Bittor Hidalgok honela erantzun
> dio:
>
>
> [Azken aurreko oharra: Laxaro Azkunen HUSNAren gainean galdetzen zuen, 
> eta egia da, begiratuta, ez dudala tradiziozko adibiderik aurkitu (eta 
> ezta ere apenas Euskal Prosa Gaur edo XX. Mendeko Eskararen Corpus 
> Estatistikoan ere), baina Euskal Gramatika Lehen Urratsak-I-ek espres 
> dio (216 or.): "Bestalde, partiduetan eta, markagailuak 0-0 adierazten 
> duenean "husna" (edo "huts" eta "huts") esan ohi da." Eta niri ere, egia 
> esan, tradizio handirik gabeko izanda ere ez zait gaizki aurkitua (ben 
> trovato) iruditzen -EGLU-Ieko Gramatika Batzordeari ere ez bezala 
> dirudienez nolanahi-.]
>
>
> Dirudienez, ordea, Gramatika batzordea ez dago ados erabilera horrekin. Hona
> Jagoneten esandakoa:
>
>
> Izenburua: -na (husna/hutsean) 
> Galdera: Atzizki distributiboaren erabileran, bana, bina, hiruna bezalakoen
> ondoan (hiruna liburu oparitu dizkigute), gaitzetsi egiten dut husna
> erabiltzea. Zuzen al nago? 
> Erantzuna: Gramatika batzordea zure iritzi berekoa da eta gaitzetsi egiten
> du inongo tradiziorik ez duen husna forma hori.
> Badira horren ondoan beste egitura batzuk, kiroletarako-eta egokiagoak
> direnak. Adibidez:
> Hutsean gelditu zen partida.
> Huts eta huts egin zuten Errealak eta Alavesek. 
> Data: 2000/01/25 
> Erantzulea: Gramatika batzordea 
>
>
>
>   


-- 
Ander Altuna Gabiola
UEUko zuzentzailea
Udako Euskal Unibertsitatea <http://www.ueu.org>
Erribera kalea 14-1D 48005 Bilbo (mapa <http://www.tagzania.com/item/71483>)
Telf.: 94 679 05 46 Faxa: 94 479 30 39 	UEUko logoa

------------------------------------------------------------------------
Lege oharra
Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi 
erantsietan, hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. 
Debekatuta dago informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen 
artean banatzea, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. 
Akatsen batengatik mezu hau jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua 
igorlearen helbidera birbidaliz. 	DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako 
Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen isilpeko tratamendua bermatzeko 
beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber, zure datuak fitxategi batean 
daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana mantentzeko. Eskubidea 
daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, helbide 
honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago