[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 56 bilduma, 25. zenbakia

ETXEBARRIA ETXEITA, Jose Andres jose.andres.etxebarria a bildua bizkaia.net
Or, Urt 30, 12:24:13, CET 2009


'Adineko' 25 urtetik gorako automobilak zelan deitzeari buruzko zalantza agertu da. Eta, baita, bi erantzun posible ere: zaharrak eta traste zaharra. 

Bai bata eta bai bestea ondo egon daitezke maila 'kolokial' batean edo. Baina badago beste modu bat, arlorako egokiagoa dena: klasikoak. Hau da, 25 urtetik gorako automobilak, automobil klasikoak dira. 

Esateko modu hau, automobilaren ikuspegi historiko eta kulturaletik dago hartuta. Gainera, baditu ondorio fiskalik ere (zenbait zerga ordaintzetik salbuetsita egotea). 

Beraz, automobil klasikoak (kotxe klasikoak, kamioi klasikoak, moto klasikoak) dira 25 urtetik aurrerakoak. 

Jose Andrés Etxebarria 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de itzul-request a bildua postaria.com
Enviado el: viernes, 30 de enero de 2009 11:44
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 56 bilduma, 25. zenbakia

ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.

WEB bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
honetara:
	http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul

Posta elektronikoz nahi bada, bidali mezu bat 'help' hitza idatzita (kakotsik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan, helbide
honetara:
	itzul-request a bildua postaria.com

Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
	itzul-owner a bildua postaria.com

Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
Horrelako mezuak sahiestuko dituzu: "Re: Contents of ItzuL digest...".


Gaurko gaiak: 

   1. Re: Bana, bina... (aua a bildua ivap.es)
   2. Re: Bana, bina... (Laxaro Azkune)
   3. educación en la no pasividad/en la no violencia
      (Hiztegia (Labayru))
   4.  Re:  educación en la no pasividad/en la no violencia (Garikoitz)
   5. Re: educación en la no pasividad/en la no violencia
      (Eneko Gotzon Ares)
   6. Re: Zalantza (Gotzon Egia)
   7. Re: Zalantza (Paúl Picado)
   8. Re: Zalantza (Garikoitz Etxebarria)
   9. Re: Zalantza (Garikoitz Etxebarria)
  10. Re: Bana, bina... (Bittor Hidalgo)


----------------------------------------------------------------------

Message: 1
Date: Thu, 29 Jan 2009 15:18:36 +0100
From: aua a bildua ivap.es
Subject: Re: [itzul] Bana, bina...
To: patxi a bildua elhuyar.com, itzul a bildua postaria.com
Message-ID: <1FABEBB3FF45A344A9E9B519EF0A0B7B122BAE a bildua AEX04.ejsarea.net>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1





>- Aitor, zer diote gaztelaniaz "Messi marcó sendos goles al inicio de 
>cada tiempo" moduko esaldiez?
>Patxi


Ez dakit zer dioten gaztelaniaz horri buruz.

Nik, Messik aldi bakoitzaren hasieran gol bat sartu duela idatzi beharko banu, honela jarriko nuke: "Messi marcó UN gol al inicio de cada tiempo", eta ez "SENDOS goles"... 

Egitura hori nahasgarria da gaztelaniaz (eta itxura denez, baita euskaraz ere), eta okerreko adieran, Messik lau gol sartu zituela ere uler daiteke: bina gol aldi bakoitzean...

Edo, baita, Ameriketako esatari baten ahotan bada, Messik gol "sendoak" sartu zituela, Jonek dioen bezala. :-)

Aitor


------------------------------

Message: 2
Date: Thu, 29 Jan 2009 15:35:51 +0100
From: Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>
Subject: Re: [itzul] Bana, bina...
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID:
	<2ac4aa0c0901290635t34316b54lc8af93f768eac1f7 a bildua mail.gmail.com>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1

Patxik 'bana, bina...' aipatu digu eta zer diozue, oraindik ere nahiko sarri entzuten den 'husna' horretaz? Hor ez dago ba banatzeko ezer?
Laxaro

2009/1/29 <aua a bildua ivap.es>

>
>
>
>
> >- Aitor, zer diote gaztelaniaz "Messi marcó sendos goles al inicio de 
> >cada tiempo" moduko esaldiez?
> >Patxi
>
>
> Ez dakit zer dioten gaztelaniaz horri buruz.
>
> Nik, Messik aldi bakoitzaren hasieran gol bat sartu duela idatzi 
> beharko banu, honela jarriko nuke: "Messi marcó UN gol al inicio de 
> cada tiempo", eta ez "SENDOS goles"...
>
> Egitura hori nahasgarria da gaztelaniaz (eta itxura denez, baita 
> euskaraz ere), eta okerreko adieran, Messik lau gol sartu zituela ere uler daiteke:
> bina gol aldi bakoitzean...
>
> Edo, baita, Ameriketako esatari baten ahotan bada, Messik gol "sendoak"
> sartu zituela, Jonek dioen bezala. :-)
>
> Aitor
>


------------------------------

Message: 3
Date: Thu, 29 Jan 2009 17:08:38 +0100
From: "Hiztegia \(Labayru\)" <hiztegia a bildua labayru.org>
Subject: [itzul] educación en la no pasividad/en la no violencia
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <OCEDJHBHJIMMILAGNBIIMEKKCAAA.hiztegia a bildua labayru.org>
Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"


Arrasti on,

Baten batek badaki zelan itzuli behar diran "educación en la no pasividad"
eta "educación en la no violencia"?

Gero arte.

Labayru



------------------------------

Message: 4
Date: Thu, 29 Jan 2009 17:31:06 +0100
From: Garikoitz <garikoitze a bildua euskalnet.net>
Subject: [itzul]  Re:  educación en la no pasividad/en la no violencia
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <000701c9822e$fc7ff300$539dd553 a bildua user0pmypf4a8d>
Content-Type: text/plain; format=flowed; charset=iso-8859-1;
	reply-type=original

Non -  nork  asmatutako  "terminoak"  dira?  Ze autore  da egilea, ?
nazioartekoa, Europakoa, penintsulakoa  edo nongoa?

"indakeri ezan  hezi / hezkuntza / heziketa"

Garikoitz

----- Original Message -----
From: "Hiztegia (Labayru)" <hiztegia a bildua labayru.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, January 29, 2009 5:08 PM
Subject: [itzul] educación en la no pasividad/en la no violencia


>
> Arrasti on,
>
> Baten batek badaki zelan itzuli behar diran "educación en la no pasividad"
> eta "educación en la no violencia"?
>
> Gero arte.
>
> Labayru
>
> 




------------------------------

Message: 5
Date: Thu, 29 Jan 2009 19:04:59 +0100
From: Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>
Subject: Re: [itzul] educación en la no pasividad/en la no violencia
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <59E4C036-FA64-44B9-BE7F-1605249507BF a bildua gmail.com>
Content-Type: text/plain;	charset=WINDOWS-1252;	format=flowed


On 29 Jan 2009, at 17:08, Hiztegia ((Labayru)) wrote:

> "educación en la no pasividad", "educación en la no violencia"?


Hastapen ederrak! Ene ustez?

<Jasankeri (geldokeri), indarkeri ezan hezi [hezkuntza?]?> ?

Eneko Gotzon Ares.
Donostia.



------------------------------

Message: 6
Date: Fri, 30 Jan 2009 07:45:53 +0100
From: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Subject: Re: [itzul] Zalantza
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <4982A221.2020308 a bildua gipuzkoa.net>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed

> Zelan deitu 25 urtetik gorako ibilgailuei ? 

Zaharrak?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W


------------------------------

Message: 7
Date: Fri, 30 Jan 2009 07:10:25 +0000 (GMT)
From: Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>
Subject: Re: [itzul] Zalantza
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <298664.76900.qm a bildua web23703.mail.ird.yahoo.com>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1

Traste zaharra

 
Paúl Picado Moreno    


      

------------------------------

Message: 8
Date: Fri, 30 Jan 2009 08:30:24 +0100
From: Garikoitz Etxebarria <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
Subject: Re: [itzul] Zalantza
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <4982AC90.3090103 a bildua uribekosta.org>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed

http://www.portalcoches.net/www/foros.asp?ForumId=16&TopicId=21

Link honetan   bereizketa bat egiten da ibilgailu  "klasiko"   eta  
"historikoei" buruz.


Gotzon Egia escribió:
>> Zelan deitu 25 urtetik gorako ibilgailuei ? 
>
> Zaharrak?
>


-- 
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea

Euskera Zerbitzua
Garikoitz Etxebarria 
euskera a bildua uribekosta.org

Gatzarrine 2

48600 Sopelana Bizkaia
? 946762674

******************************************************************
LEGEZKO OHARRA / AVISO LEGAL / LEGAL ADVICE
******************************************************************
Mezu honek isilpeko informazioa gorde dezake, edo jabea duena, edota legez babestuta dagoena. Zuri zuzendua ez bada, bidali duenari esan eta ezabatu, inori berbidali edo gorde gabe, legeak debekatzen duelako mezuak erabiltzea baimenik gabe.

Este mensaje puede contener información confidencial, en propiedad o legalmente protegida. Si usted no es el destinatario, le rogamos lo comunique al remitente y proceda a borrarlo, sin reenviarlo ni conservarlo, ya que su uso no autorizado está prohibido legalmente.

This message may contain confidential, proprietary or legally privileged information. If you are not the intended recipient of this message, please notify it to the sender and delete without resending or backing it, as it is legally prohibited.




------------------------------

Message: 9
Date: Fri, 30 Jan 2009 09:20:04 +0100
From: Garikoitz Etxebarria <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
Subject: Re: [itzul] Zalantza
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <4982B834.8040602 a bildua uribekosta.org>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed


Arakatzen ibili naz  apur bat gehiago,
Hemen  ikusita
http://www.acpasion.net/foro/archive/index.php/t-13455.html
 eta
http://www.fiva.org/English/About.htm , 
Fédération Internationale des Véhicules Anciens, uste dot egokiena 
dala   erabiltzea /antzinako/ ibilgailuak  terminoa.


Garikoitz

Gotzon Egia escribió:
>> Zelan deitu 25 urtetik gorako ibilgailuei ? 
>
> Zaharrak?
>


-- 
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea

Euskera Zerbitzua
Garikoitz Etxebarria 
euskera a bildua uribekosta.org

Gatzarrine 2

48600 Sopelana Bizkaia
? 946762674

******************************************************************
LEGEZKO OHARRA / AVISO LEGAL / LEGAL ADVICE
******************************************************************
Mezu honek isilpeko informazioa gorde dezake, edo jabea duena, edota legez babestuta dagoena. Zuri zuzendua ez bada, bidali duenari esan eta ezabatu, inori berbidali edo gorde gabe, legeak debekatzen duelako mezuak erabiltzea baimenik gabe.

Este mensaje puede contener información confidencial, en propiedad o legalmente protegida. Si usted no es el destinatario, le rogamos lo comunique al remitente y proceda a borrarlo, sin reenviarlo ni conservarlo, ya que su uso no autorizado está prohibido legalmente.

This message may contain confidential, proprietary or legally privileged information. If you are not the intended recipient of this message, please notify it to the sender and delete without resending or backing it, as it is legally prohibited.




------------------------------

Message: 10
Date: Fri, 30 Jan 2009 11:43:42 +0100
From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
Subject: Re: [itzul] Bana, bina...
To: patxi a bildua elhuyar.com, ItzuL <itzul a bildua postaria.com>,	MariJoseRuiz
	<toteruiz a bildua hotmail.com>
Message-ID: <4982D9DE.3070802 a bildua euskalnet.net>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

Eztabaidan sartzeko, ulertu uste dut Patxi Petrirenak ontzat ematen 
dituen -na distributiboen esaldietan, _subjektuak_ direla bat baino 
gehiago, eta _objektuak_ bana, bina, ..., banatzen direnak subjektu 
horien artean (segidan berak ontzat emandako 3 esaldiak):

o Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte 
Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.

o Urliak eta Sandiak sari bana lortu dute Bartzelonan.

o Idiakezek eta Katalin Erausok kale bana dute Donostian.

Aldiz "txartzat" eman nahi dituenak bi sailetakoak dira:

1. _Subjektu bakarrak_ (singular edo pluralak), bana, bina, ..., 
_objektu_ banatzen ditu _leku desberdinetan_ (berak txartzat eman nahiko 
segidako 3 esaldietan bezala):

o Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta 
bana Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.

o Urliak sari bana lortu du Bartzelonan eta Madrilen.

o Errege-Erregina Katolikoek kale bana dute Donostian eta Gasteizen.

2. _Subjektu bat baino gehiago_, hil dira (gertatu, ...), bana, bina, 
..., _leku desberdinetan_ (berak txartzat eman nahiko segidako 2 
esaldietan bezala):

o Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana hil dira istripuan.

o Lau langile zendu dira: bana //Gasteizen, Armiñonen (Araba), Bilbon 
eta Santurtzin (Bizkaia).

3. _Subjektu bakarrak_ (singular edo pluralak), bana, bina, ..., 
_objektu mota desberdin_ banatzen ditu (berak txartzat eman nahiko 
segidako esaldian bezala):

o Atzelari eta aurrelari bana behar dugu taldean.

A. 1 motako esaldien inguru, aipatu, Patxi Goenagaren Gramatika Bideetan 
(85eko argitalpena _zuzendua eta osatua_). 90. orrialdean jasotzen du 
segidako adibide parekoa:

o Hark bina liburu erosi ditu liburudenda guztietan

Eta dio: "Distributibo hauek agertu ahal izateko . behar dugu beste 
[*izen] sintagmaren bat, distributiboa daraman [*izen] sintagmarekin 
nolabait erlazionatua, plurala dena." Eta argitzen: "Honen 
gramatikaltasunaren arrazoia bistan dagoela uste dut; liburu horiek 
/denda guztietan/ (beraz, denda batean baino gehiagotan) erosi dituenez, 
eta /bakoitzean bi/ erosi dituenez, bidezkoa da (eta beharrezko ere bai) 
distributiboa sartzea.

Beraz, pluraltasun erlazioa distributiboekin ez da bakarrik subjektuena, 
nahiz hori izan arruntena hizkuntzaren erabileran.

B. Horrela ere Patxik txartzat ematen duen 3. saileko adibide motan ere, 
nahiz bitxiagoa izan. Hau da pluraltasuna egon liteke objektu motetan 
ere. Ikusi bestela Patxiren adibidearen guztiz pareko den Nemesio 
Etxanizen segidakoa (OEH IIIn jasoa, 1989, 821, /bana/ sarrera):

o Andrea ta seme-alaba bana ditukela, diok. (NEtx Nola 22.)

[o Atzelari eta aurrelari bana behar dugu taldean.]

C. Distributiboen pluraltasuna banatu liteke subjektuetan eta beste 
sintagmetan ere batera (lekuzko inesiboak izan, edo beste):

o Langile bana hil d(ir)a Gasteizen, Arminonen (Araban) 
[Armiñon-Araban], ...

Laburtzeko, ez dirudi banatzaileek batere mugarik dutenik errealitate 
pluralen batekin lotu litezkeen bitartean, izan hau subjektu, objektu, 
datibo (oso maiz), leku, edo zernahi, /portu bakoitzean neska bana duen 
marinelaren antzera/. Edota /herri bakoitzetik ekarri dut nik 
oroitzapenen bat/.

Orotarikoan begiratuta (III, 1989, 820-1,/ bana/ sarrera -orain dela 
beraz ja 20 urte argitaratua-), egia da adibide gehienak subjektu 
pluraletakoak direla eta banatutakoak objektuak (eta hori izanen dela 
hizkuntzaren errealitate ohikoena), baina badira ere bestelakoak (eta 
uste dut ohitura hartu behar dugula daukagun tresna hoberenari 
begiratzeko, OEHa diot, zernahiren gaineko juzku eta teorizazioak egiten 
hasteko -edota gero eta hobeak izan diren Euskal Gramatika Lehen 
Urratsak aleei-). Segidan bildu dittut bertatik pluraltasuna datiboari 
(maiz) edo beste sintagmaren bati lotuta ageri diren adibide batzuk 
(gehienak) (eta beste asko ere topatu litezke Euskaltzaindiak ikerlarien 
artean eskaerara banatu ohi duen OEH-ko Testu Corpusa corpusean):

[Azken aurreko oharra: Laxaro Azkunen HUSNAren gainean galdetzen zuen, 
eta egia da, begiratuta, ez dudala tradiziozko adibiderik aurkitu (eta 
ezta ere apenas Euskal Prosa Gaur edo XX. Mendeko Eskararen Corpus 
Estatistikoan ere), baina Euskal Gramatika Lehen Urratsak-I-ek espres 
dio (216 or.): "Bestalde, partiduetan eta, markagailuak 0-0 adierazten 
duenean "husna" (edo "huts" eta "huts") esan ohi da." Eta niri ere, egia 
esan, tradizio handirik gabeko izanda ere ez zait gaizki aurkitua (ben 
trovato) iruditzen -EGLU-Ieko Gramatika Batzordeari ere ez bezala 
dirudienez nolanahi-.]

Adibide zenbait (datiboa dutenak distribuziorako plural):

o Zer jazoko litxakegu bizkaitarrai aztu eragingo baleusku euskeria, ta 
erri bakotxekuai iraatsi beste berbeta barri bana, erri baten bakarrik 
isten dabela lengo euskeria. (J.A. Mogel)

o Pasatuzué Jesús ónak pasioarén trágo latz samiñgúra, eta bereéi 
ematendióte urrupattobána. (Lizarraga Elkanokoa)

o Eiztari biai eman omen zien Markesak bazkaria bere maiean eta zortzi 
dukateko bana etxerako. (Iztueta)

o Eta serios harturik eskuetan ostria, / Hastekotzat iretsten du hunen 
mami guria / Koxkotarik bana gero demaie partideri. (Goihetxe)

o Ikhusten zituen guzieri Piarresek ematen zioten bertsu bana, zakizkan 
aire guzietan. (Elizanburu)

o Yezarri ta txikerdi bana ardao zuri garbituta, eskekuak agindu eban 
ekarteko maira txorixo egosi bana. (Kirikiño)

o Oherat gabe, gaupean eta ixil ixila / Musu bana emaiteko bazoazi 
gelaz-gela. (Iratzeder)

o Biok errikoseme goragarriak, eta gure erriak zor andi bana 
dautsenak...! (Erkiaga)

Beste sintagmaren bat dutenak distribuziorako plural:

o Iainkoaren ohoretako kantak orenen gisa. Asteko egun guztietako bana 
(tít.). (Etxeberri Ziburukoa)

o Hartarakotz harzazue arruta eta kamarmilla, ahur bana, eta hek ungi 
iragiturik pinta erdi bat arnotan. (Dasanza) [Da: /harzazue bakoitzetik 
ahur bana/; eta ez /harzazue bakoitzak ahur bana/.]

o Zeren ezbaitute akhabantza bana baizik, hala nominatibo 
singularrekoan, nola pluralekoan. (Etxeberri Sarakoa)

o Lurrean lau-oinka dabiltzan abere edo animalietatik, ta aidean egatzen 
diran egaztietatik pare bana. (Ubillos)

o Ardijabe batek bere artaldeari ifinten diozka ezagungarri, belarri 
bietan Pitzatu bana. [...] Belarri bietan Txulo bana. Eskuiko belarrian 
bakarrik Txulo bat. (Iztueta)

o Bisitetan dira altaraak Aita guria banagaz. (Uriarte) [hau da, 
/bakoitzean kantatuz Aita Gure bana/.]

o Erosi ditut hamar ardi, urthe banakoetarik. (Duvoisin)

o Mailu-baheak daduzkak esku banan. (Mirande)

Ondo izan

Bittor

Patxi Petrirena(e)k dio:
> Barkatu lehengo egunean "amua bota" eta gero arrantzari kasu handirik 
> ez egiteagatik (kasu egin nion, baina...). Zertxobait gehiago 
> aurreratuko dut gaur, datu eta iritzi gehiagoren berri izateko asmotan.
>
> Jarri nituen bi adibideetatik, bat 'arraroa' zen niretzat ("Ezker 
> abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta bana 
> Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon"). Bi erantzunetatik 
> (eskerrik asko, Laxaro eta Bittor), bat nire irudipenarekin bat etorri 
> zen, eta besteak, berriz, guztiz normaltzat jo zuen esaldia. Nire 
> jakinminak bere horretan segitzen du, beraz.
>
> Uste dut beste adibide pare batek lagunduko digula zalantza argitzen. 
> "Urliak eta Sandiak sari bana lortu dute Bartzelonan" bezain arrunta 
> eta tatxagabea da "Urliak sari bana lortu du Bartzelonan eta 
> Madrilen"? Eta "Idiakezek eta Katalin Erausok kale bana dute 
> Donostian" bezain egokia da "Errege-Erregina Katolikoek kale bana dute 
> Donostian eta Gasteizen" (ezin ukatu bigarren horri grazia handiagoa 
> behintzat atera dakiokeela...)?
>
> Hortik aurrera, ausartzen naiz esatera gaur egun irakurtzen ditugun 
> zenbait esalditan nabarmen samarra dela hutsegitea:
>
> - Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana hil dira istripuan.
> - Lau langile zendu dira: bana //Gasteizen, Armiñonen (Araba), Bilbon 
> eta Santurtzin (Bizkaia).
> - Atzelari eta aurrelari bana behar dugu taldean. --Bale, hau asmatua 
> da ;-) --
>
> Egin kosk.
>
> Patxi
>
>
>
>
>
>
>
> Bittor Hidalgo(e)k dio:
>> Niretzako biak dituk onak, batere zalantzarik gabe.
>>
>> Bittor
>>
>> Patxi Petrirena(e)k dio:
>>> Arratsalde on:
>>>
>>> Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen 
>>> erabilera baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka. 
>>> Googlen "bina ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat 
>>> zuzena eta bestea okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat 
>>> daukadan horren antzeko asko ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi 
>>> eta ekarpenen zain... Mila esker.
>>>
>>> Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte 
>>> Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
>>>
>>> Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta 
>>> bana Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
>>>
>>>
>>> Patxi
>>>
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>>
>>
>> No virus found in this incoming message.
>> Checked by AVG - http://www.avg.com Version: 8.0.176 / Virus 
>> Database: 270.10.12/1910 - Release Date: 2009/01/22 18:28
>>
>

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================



------------------------------

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona: itzul-leave a bildua postaria.com

Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 56 bilduma, 25. zenbakia
*******************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago