[itzul] Bana, bina...
Patxi Petrirena
patxi a bildua elhuyar.com
Or, Urt 30, 14:51:18, CET 2009
Ez nituen aztergai guztiak zaku berean sartu, eta zure adibide guztiak
ere, Bittor, ez dira denak zaku berekoak, nik uste. "Zernahi" bana
daitekeelako horretan, kasuak eta maiztasunak ere kontuan hartu beharko
direlakoan nago (esaterako, nik ez diot inori entzun "anai-arreba bana"
edo "seme-alaba bana" duenik).
- Zalantza eta jakinmina dut, esan bezala, "sari bana irabazi du
Bartzelona eta Madrilen" modukoekin, baina erabat egokitzat daukat
"liburu bana oparitu diet ilobei". Esan dezadan, bide batez, ez naizela
bakarra izan lehenbiziko hori zalantzakotzat jotzen, zerrendan eta
laneko inguruan.
- Okertzat edo desegokitzat daukat "Bartzelonako eta Madrilgo lagun bana
etorri da (dira??)", "seme-alaba bana izan" edo "anai-arreba bana izan"
bezala. Adibide bat (behintzat) agertu da, bai. Hiztunei normal
gertatzen zaizkie halakoak?
"Egaņak eta Lujanbiok zortziko txiki bana kantatu dute". Ederki.
"Lujanbiok zortziko txiki eta kopla bana kantatu du". Niri ez zait hori
inondik ere sartzen.
Hurrengo batean, zerbait gehiago.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago