[itzul] WORDFASTEK kasurik ez
Iker Zaldua Zabalua
iker-zaldua a bildua hotmail.com
Ost, Uzt 15, 10:11:18, CEST 2009
Bai, bai halaxe da. Atzo dena ongi zebilen eta gaur nik ez dakit zergatik (ez dut ezer berezirik egin ordenagailuan) wordfastek ez dit kasurik egin nahi. Normal irekitzen da, baina arazoa glosarioko hitzak hautatzerakoan dator. Dakizuenez aurrez glosarioan sartutako hitzak urdinez azpimarratzen dira berez eta horiek testuan aukeratzeko control+alt+eskuineko gezia egin behar da. Eta esaldi berean demagun lau hitz ditugula azpimarratuak, hirugarrena hautatzeko aurreko teklak zapaldu eta gezia zapalduta izan hirugarren hitz horretan kokatzen den arte. Bada, orain, aldiro sakatu behar ditut control+alt+gezia, hots, hitza hautatzeko aldiro hiru hitzak sakatu behatzak altxa eta berriz sakatu ebhar ditut.
Ez dakit zer gertatu den, inork ba ote daki?
_________________________________________________________________
Descubre todas las formas en que puedes estar en contacto con amigos y familiares.
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago