[itzul] WORDFASTEK kasurik ez

Iker Zaldua Zabalua iker-zaldua a bildua hotmail.com
Ost, Uzt 15, 13:35:11, CEST 2009



 Apa Elena:

Itxuraz wordfastena da arazoa, izan ere, egiteko gomendatu didazuna egin eta ez dut arazorik izan control+Z sakatuta dudan bitartean guztia ezabatzen joateko, hau da, ez dut behin eta berriz control+Z sakatu behar izan.

 

Dena den bitxia da, izan ere, orain, teklatuko eskuinaldean dagoen control teklatxoarekin egin dezaket behatzak altxa beharrik gabe. Baina oraindik ezkerretara dagoen control teklatxoarekin arazoak izaten ditut (jauziak eta guzti hori). Nik ez dut ezer berezirik egin eta dirudienez eskuineko control teklatxoa "gaitu" da, dena den, ez da batere erosoa teklatxo horrekin egitea, bestea askoz erosoagoa zait (zergatik gaitzen da erosoa ez dena? Murphy izango da).

 

Gauza bat otu zait, atzo ordenagailua piztean eguneratzeko hainbat programa zituela esan zidan ordenagailuak eta ea eguneratu nahi ote nituen, baiezkoa esan nion. Akaso horregatik izan daiteke? Eta horregatik bada, nola jartzen da ordenagailua beste data bateko egoeran? hots, nola jartzen da ordenagailua, adibidez, uztailaren 11ko egoeran?

MILA ESKER ELENA!

Iker

_________________________________________________________________
Descubre todas las formas en que puedes estar en contacto con amigos y familiares.
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago