[itzul] WORDFASTEK kasurik ez
Elena Garcia
elena a bildua eleka.net
Ost, Uzt 15, 12:16:07, CEST 2009
Kaixo,
itxuraz, zure Ctrl teklak 'indarra galdu du'...
Orduan, Ctrl-alt-gezia behera behin egiten baduzu (hitz bat hautatuta
daukazula eta teklak askatu ondoren), nahi duzun ordaina ekartzen dizu
Wordfastek? hau da, arazoa Wordfasten edo teklatuan egon daiteke. Wordfast
ote den jakiteko, Ctrl-alt-behera inoiz ba ote dabilen jakin beharko genuke.
Bestela...
Wordfast edo teklatua ote den jakiteko, egingo proba bat Worden?
Worden ireki dokumentu berri bat eta idatzi proba Enter proba Enter proba
Enter adibidez.
Zutabe batean bezala, 3 lerrotan 'proba' hitza lortuko zenuke. Ctrl-Z
sakatu, idatzitakoa desegiten joateko. Jarraian desegiten dizu? edo Ctrl
tekla askatu eta berriz sakatu behar duzu?
Horren arabera, Wordfast edo teklatua den jakingo genuke...
Esango diguzu...
gero arte,
Elena
--
----------------------------------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
2009/7/15 Iker Zaldua Zabalua <iker-zaldua a bildua hotmail.com>
>
>
> Kaixo Elena:
>
> Wordfast 5.52b horixe da bertsioa.
>
> Bestalde ez dut oso ondo ulertu probatzeko esan didazuna.
>
> Jauzika ibiltzen naiz, izan ere, hitza hautatzeko control+alt+eskuineko
> gezia egin behar dut aldiro eta behin hautatu ostean berriro dena askatu eta
> control+alt+azpiko gezia sakatu behar dut hitza sortzen ari naizen esaldira
> ekartzeko. Baina, noski, ohitura kontuagatik ez dut askatzen, hots, hautatu
> ostean ez ditut teklak askatzen eta azpiko gezia ematerakoan (control+alt
> sakatzen ari naizen bitartean) jauzi egiten dit azpiko esaldira.
>
> Erotzen ari naiz.
>
> Iker
>
> _________________________________________________________________
> Descubre todas las formas en que puedes estar en contacto con amigos y
> familiares.
> http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago