[itzul] "Configuración de página" eta "comentarios en la pantalla"
Maialen Sobrino López
maialen_s a bildua hotmail.com
Ost, Uzt 22, 12:00:46, CEST 2009
Kaixo!
Programa informatiko bat itzultzen ari naiz eta arazoak ditut "configuración de página" eta "comentarios en la pantalla" itzultzeko. Lehenbizikoarentzat hauek dira orain arte aurkitu ditudan ordainak: orriaren ezarpenak, orri(-)ezarpenak, orriaren konfigurazioa, orrialdearen konfigurazioa eta orriaren itxuraketa. Bi kontu nagusi dabiltza dantzan hemen: batetik, orri ala orrialde? Web orriak dira, ez da hala? Eta bertzetik "configuración" hori konfigurazioa den ala ezarpenak diren. Egia erran, franko nahasita nago buruari horrenbertze buelta eman eta gero, lagunduko, faborez?
"Comentarios en la pantalla" itzultzeko ez dakit zer den egokiagoa, oharrak edo iruzkinak erabiltzea. Zuek zer uste duzue?
Mila esker aldez aurretik.
Maialen Sobrino
_________________________________________________________________
Los más de lo más, Especial Rankings
http://events.es.msn.com/dinero/listas/default.aspx
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago