[itzul] 'standing on the shoulders of giants'

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Ast, Uzt 30, 10:44:53, CEST 2009


El 30/07/2009, a las 10:13, o-lertxundi a bildua ivap.es escribió:

> Nahikoa da esatea "erraldoiaren (lepo) gainean joan/egon"?. Horrekin
> esan nahi dut oinarri onak daudela, lan eskerga badagoela egina
> aurretik, hortaz, bideari ekiten zaiola baina aurretik bermeak ondo
> jarrita daudela... Beno, hori ulertu det nik behintzat. Ez dakit  
> asmatu
> dudan adierazten.


Eman diozun adiera horixe du esaldiak. Isaac Newton-ek erabili zuen,  
itxuraz, adierazteko, berak urrutiago begiratzea lortu bazuen,  
'erraldoien gainera igota' zegoelako izan zela.

Horixe izan liteke aukera bat, euskaraz emateko: 'Erraldoien gainera  
igota'.

Zientzia-dibulgazioaren alorrean nahiko ezaguna dela esango nuke.  
Stephen Hawking-ek idatzi zuen liburu bat orain dela urte batzuk  
izenburu horrekin: 'On the shoulders of giants'.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 83 03 46




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago