[itzul] Elhuyar Fundazioaren itzulpen-zerbitzuaren kolaboratzaile-sarea handitzeko deialdia (HZ07)
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
As, Eka 2, 15:55:08, CEST 2009
Kaixo:
Elhuyar Fundazioaren izenean eman nahi dizuegu deialdi honen berri.
Elhuyar Fundazioaren itzulpen-zerbitzuarekin lan egiteko
kolaboratzaile-sarea handitu nahi dugu, eta hautaketa-prozesu bat jarri dugu
martxan.
Itzulpen-zerbitzuan, zientzia eta teknologia alorreko
itzulpen-proiektuek<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Teknikoa-eta-espezializatua>hartzen
dute zatirik handiena, eta
software-lokalizazioak<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Lokalizazioak>ere
geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira.
Hizkuntza-bikoteei dagokienez, gaztelania-euskara bikotea da erabiliena,
baina ingelesa-euskara eta frantsesa-euskara hizkuntza-bikoteetan lan egingo
duten itzultzaileen sarea handitu nahi dugu. Gaztelania-katalana eta
gaztelania-galegoa bikoteak itzultzen dituztenak ere kontuan hartuko ditugu.
Itzulpengintzako baliabide eta tresnen
erabilera<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Teknologia-eta-baliabideak>ezinbestekoa
da gaur egun itzulpen-zerbitzuetan, eta hautagaiek horien
erabileran duten trebezia baloratuko dugu.
*Eskatzen dugu:*
- Lizentziaduna izatea: Itzulpengintza ikasketak; zientzia eta teknologia
alorreko lizentziak
- Hizkuntzak jakitea: gaztelania, ingelesa, frantsesa
*Balioetsiko dugu:*
- Itzultze-lanetan aritua izatea: bereziki, zientzia eta teknologia
alorreko itzulpen-proiektuetan eta software-lokalizazioetan
- Itzulpen-memoriak erabiltzen jakitea (Trados, Wordfast…)
- Beste hizkuntza batzuk jakitea: katalana, galegoa
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Sailari buruzko informazio gehiago hemen
duzue<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak>
.
Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide elektroniko honetara,
ekainaren 12a baino lehen, eta aipatu goiburuko erreferentzia:
hz a bildua elhuyar.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago