[itzul] ordena zuzena
Kulturgintza
kulturgintza a bildua aek.org
As, Eka 2, 16:39:46, CEST 2009
Niretzat 3.a da zuzenena, baina euskara batuan "irtetean" behar du. 5. a
nire ustez guztiz okerra da, nik hor ulertzen dudana erabat ilogikoa delako:
itxi atea irteterakoan = itxi atea irten baino lehenxeago (eta beraz orduan
atetik irteterik ez dago).
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
----- Original Message -----
From: "Arrate Unzueta" <arrate.unzueta a bildua gmail.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 02, 2009 4:25 PM
Subject: [itzul] ordena zuzena
> Nola esango zenuke, "cierren la puerta al entrar y salir de la oficina ,
> por
> favor"
>
> 1- Mesedez, bulegotik sartu edo irtetzean atea itxi
> 2- Mesedez, bulegotik sartu edo irtetzean atea itxi
> 3- Mesedez, itxi atea bulegotik sartu edo irtetzean
> 4- Mesedez, atea itxi bulegotik sartu edo irtetzean
> 5- Mesedez, itxi atea bulegotik sartu edo irtetzerakoan
> 6-...
>
> Ta bizkaieraz??
>
> Mesedez, atea itxi bulegotik sartu edo urtekeran?
>
>
> MILA ESKER
>
> Arrate
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago