[itzul] Ordena zuzena
Arbizu Barona, Víctor
varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Eka 3, 12:51:42, CEST 2009
Aupa, Arrate, eta gainerakoak:
Nire uste apalean, hurbilen dagoen aditzaren menpe gaude horrelakoetan
"Itxi atea, mesedez, bulegora sartu edo irtetean",
eta 'sartu' aditza denez hurbilen dagoena, orduan "bulegora" eskatzen du.
'Irten' aditza balitz orduan "bulegotik".
Beraz, "bulegora". Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian 'sartu' aditza dela eta, ikus daiteke:
"Barrura joan, barrura igaro, barrura sartu...", baina
"Elizan sartu..., ohean sartu..., Lurpean sartua..."
Honen ondorioz, gure kasurako bitartekoa 'atea' denez, ematen du nabarmenagoa izan litekeela tokia (bulegoa) baino. Hau da "bulegora", "bulegoan" baino. Bote azkarreko iritzitzat hartu.
Agur,
------------------------------
Message: 7
Date: Wed, 3 Jun 2009 09:00:20 +0200
From: Arrate Unzueta <arrate.unzueta a bildua gmail.com>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] ordena zuzena
Message-ID:
<314055d20906030000s363313a0rf6364d6d8a5978c2 a bildua mail.gmail.com>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
Victor, eta zer jarriko zenuke "bulegora", "bulegoan", "bulegotik"?
2009/6/3 Arbizu Barona, Víctor <varbizu a bildua cajavital.es>
> Egun on, lagunok:
>
> Agindu bat denez, eta zatirik adierazkorrena aurrera eraman behar
> dugunez, mezuak irakurri ahala burura etortzen zitzaidan, behintzat
> hasierako zatirako, Bittor Hidalgok geroago aipatu duena:
>
> Itxi atea mesedez, bulegora sartu edo irtetean
>
> Dena dela, nik neuk beste koma bat sartuko nuke:
>
> Itxi atea, mesedez, bulegora sartu edo irtetean
>
>
>
> Bittor Arbizu
>
> ------------------------------
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago