[itzul] Ordena zuzena
Arrate Unzueta
arrate.unzueta a bildua gmail.com
Ost, Eka 3, 13:13:52, CEST 2009
Hau izan da nire erabakia: "Itxi atea, mesedez, (bulegoan) sartzean eta
irtetean".
Mila esker, laguntzeagatik. Zenbat buruhauste ekartzen duen esaldi batek,
ezta?
Mila esker,
Arrate
2009/6/3 Arbizu Barona, Víctor <varbizu a bildua cajavital.es>
>
> Aupa, Arrate, eta gainerakoak:
>
> Nire uste apalean, hurbilen dagoen aditzaren menpe gaude
> horrelakoetan
> "Itxi atea, mesedez, bulegora sartu edo irtetean",
> eta 'sartu' aditza denez hurbilen dagoena, orduan "bulegora" eskatzen du.
>
> 'Irten' aditza balitz orduan "bulegotik".
>
> Beraz, "bulegora". Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian 'sartu' aditza
> dela eta, ikus daiteke:
>
> "Barrura joan, barrura igaro, barrura sartu...", baina
>
> "Elizan sartu..., ohean sartu..., Lurpean sartua..."
>
> Honen ondorioz, gure kasurako bitartekoa 'atea' denez, ematen du
> nabarmenagoa izan litekeela tokia (bulegoa) baino. Hau da "bulegora",
> "bulegoan" baino. Bote azkarreko iritzitzat hartu.
>
> Agur,
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 7
> Date: Wed, 3 Jun 2009 09:00:20 +0200
> From: Arrate Unzueta <arrate.unzueta a bildua gmail.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] ordena zuzena
> Message-ID:
> <314055d20906030000s363313a0rf6364d6d8a5978c2 a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> Victor, eta zer jarriko zenuke "bulegora", "bulegoan", "bulegotik"?
>
> 2009/6/3 Arbizu Barona, Víctor <varbizu a bildua cajavital.es>
>
> > Egun on, lagunok:
> >
> > Agindu bat denez, eta zatirik adierazkorrena aurrera eraman behar
> > dugunez, mezuak irakurri ahala burura etortzen zitzaidan, behintzat
> > hasierako zatirako, Bittor Hidalgok geroago aipatu duena:
> >
> > Itxi atea mesedez, bulegora sartu edo irtetean
> >
> > Dena dela, nik neuk beste koma bat sartuko nuke:
> >
> > Itxi atea, mesedez, bulegora sartu edo irtetean
> >
> >
> >
> > Bittor Arbizu
> >
> > ------------------------------
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago