[itzul] Canal Senado
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
Or, Eka 5, 17:24:23, CEST 2009
> Espainiako Senatuko telebista kanala da hori eta, "Senatuko Kanala / Senatuko kanala" (maiuskula bai ala ez?) alde batera utzita, bueltak ematen nabil Senatua Kanala edo Senatu Kanala izan beharko lukeen. Kontua da behin eta berriz azpimarratu digutela izen ofiziala "Senado de España" dela, ez "El Senado de España", eta uste dut horregatik nahasi naizela. Nire ustez, "Senatua Kanala/kanala" izan beharko luke, baina honezkero ez dakit zer eta zergatik uste dudan ere. Bide batez, erakundearen beraren izenak "Espainiako Senatua" (mugatua) izan behar du, ezta???
Izen propioa mugatzailerik gabea dela esatea ongi dago, baina ezin
izango dute saihestu, jakina, «el Senado ha aprobado...», gazteleraz
gaizki bailegoke «Senado ha aprobado...».
Ez zait iruditzen arazoa hortik datorrenik, preposizioaren galeragatik
baizik. Ez dut eskueran orain, baina gomendatuko nizuke Valentin
Garcia Yebraren irakurgai argigarri bat, aspaldikoa, 1988koa,
*Claudicacion en el uso de preposiciones* izenekoa. Hor azaltzen du
hainbatetan ikusten dugun «de» preposizioaren galerak sortzen dituen
gaitzulertze eta korapiloak. Horrelako bat ikusten dut zurean: «Canal
(del) Senado». Uste dut «Senatuaren Kanala» (letra larriz, izaki
berezi baten izen propioa den heinean) eman dezakezula iruditzen zait,
edo, labur beharrez, «Senatua Kanala» aposizioa eginez.
--
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago