[itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik
Aitor Fdez. de Martikorena
aitor-f a bildua aek.org
As, Eka 16, 18:03:35, CEST 2009
Aupa!
Nik neuk "ez dut jakin" esango nuke. Gainera, urtebetetzea izanez gero, ez
dut uste konpletiboa negatiboa izan behar denik. Hortaz, "Ez dut jakin zure
urtebetetzea dela" hobetsiko nuke nik.
Aitor
----- Original Message -----
From: "Kulturgintza" <kulturgintza a bildua aek.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 16, 2009 5:55 PM
Subject: [itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik
Arratsalde on
Esaldi hori ontzat emango al zenukete? Hemen gauden hiru lagunek uste dugu
okerra dela (arabar bat, bizkaitar bat eta gipuzkoar bat), baina agian oker
gaude, beraz, iritziak eta argipenak gustura hartuko genituzke.
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago