[itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
As, Eka 16, 18:07:19, CEST 2009


Ez dakit oker erabilia ote den baina Urola bailaran horrela erabiltzen dugu
behintzat.
Laxaro

Aitor Fdez. de Martikorena<aitor-f a bildua aek.org> igorleak hau idatzi zuen (2009
ekaina 16 18:03):

> Aupa!
>
> Nik neuk "ez dut jakin" esango nuke. Gainera, urtebetetzea izanez gero, ez
> dut uste konpletiboa negatiboa izan behar denik. Hortaz, "Ez dut jakin zure
> urtebetetzea dela" hobetsiko nuke nik.
>
> Aitor
>
> ----- Original Message ----- From: "Kulturgintza" <kulturgintza a bildua aek.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, June 16, 2009 5:55 PM
> Subject: [itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik
>
>
>
> Arratsalde on
>
> Esaldi hori ontzat emango al zenukete? Hemen gauden hiru lagunek uste dugu
> okerra dela (arabar bat, bizkaitar bat eta gipuzkoar bat), baina agian oker
> gaude, beraz, iritziak eta argipenak gustura hartuko genituzke.
>
> Kulturgintza-AEK
> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
> Bartzelona kalea 28, 01010
> 945-197744
> Gasteiz
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago