[itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
As, Eka 16, 18:17:57, CEST 2009


Hemen beste nafar bat...

(Baina ez dut uste tasun horrengatik denik gure baiezkoa...).

Bai, kontu horri buelta batzuk eman behar izan dizkiot azkeneko boladan, eta
zuzena da. Horrek ez du esan nahi hori bakarrik dela zuzena. Biak dira
zuzenak.

Ez nekien zure urtebetetzea zenik.
Ez nekien zure urtebetetzea zela.

Eta "ez dut jakin" esaten duenarentzat ere biak izan daitezke zuzenak, nire
informazioaren arabera.

EGLU-VI-ko 74. orrian eta ingurukoetan daude azalpenak. Hori bai, ez eskatu
niri batetik besterako aldea zer den azaltzeko... EGLUn presupozizioak
aipatzen dira, baina onartzen da kontu zaila dela.

Patxi





2009/6/16 Amaia Apalauza <amaiabai a bildua yahoo.es>

> Ni nafarra naiz, eta ontzat joko nuke.
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: martes, 16 de junio, 2009 17:55:45
> Asunto: [itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik
>
> Arratsalde on
>
> Esaldi hori ontzat emango al zenukete? Hemen gauden hiru lagunek uste dugu
> okerra dela (arabar bat, bizkaitar bat eta gipuzkoar bat), baina agian oker
> gaude, beraz, iritziak eta argipenak gustura hartuko genituzke.
>
> Kulturgintza-AEK
> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
> Bartzelona kalea 28, 01010
> 945-197744
> Gasteiz
>
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago