[itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskalnet.net
As, Eka 16, 18:40:33, CEST 2009


Aditz batzuek biak onartzen dituzte, nahiz eta esanahi desberdina izan.

a)  Ez diet esan Lurdesekin ezkonduko naizela.
(Hau da, Lurdesekin ezkonduko naiz, baina ez diet esan. Nik ikasi nuenean, 
honi aditz "faktiboa" deitzen zitzaion; alegia, mendeko esaldiak esaten 
duena bete egingo da).
b)  Ez diet esan Lurdesekin ezkonduko naizenik.
(Ez diet halakorik esan; mendeko esaldia beteko da ala ez)

Zuenean, iruditzen zait bietara joka daitekeela; hau da, "zure urtebetzea 
zen", baina "nik ez nekien" (hala zela), edo nik ez nekien horrelakorik.

Ez dakit ez ote dudan gehiago nahasi kontua, baina...

Joxemari

----- Original Message ----- 
From: "Kulturgintza" <kulturgintza a bildua aek.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 16, 2009 5:55 PM
Subject: [itzul] ez nekien zure urtebetetzea zenik


Arratsalde on

Esaldi hori ontzat emango al zenukete? Hemen gauden hiru lagunek uste dugu 
okerra dela (arabar bat, bizkaitar bat eta gipuzkoar bat), baina agian oker 
gaude, beraz, iritziak eta argipenak gustura hartuko genituzke.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz

__________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas 
de virus 4159 (20090616) __________

ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.

http://www.eset.com






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago