[itzul] quedada
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Eka 30, 17:54:44, CEST 2009
Bueno, nik ez diot inori ezeren errua bota, eta ados nago diglosiaz
esandakoarekin;
horregatik, kontuz ibili beharra dago, eta askotan, kasu honetan bezala,
ez da zaila izaten gazteenek erdarakada erabiliko dutela asmatzea.
Uste dut, gainera, "quedada" esapidea nahiko zabalduta dagoela, eta hain
gazteak ez direnei ere galdetu beharko zaie nola esango luketen hori
euskaraz, galdetu nahi izanez gero.
Nik ez dakit "quedada" hitzak euskal ordainik duen, baina ez badu, ez
dago zertan ordain "guapo" bat sortzen ibili, eta hor
Maialenen proposamenarekin bat egiten dut.
Bestalde, ordain-bilatzaileak izateaz gain, hizkuntzaren aurrean
nolabaiteko ardura badugula pentsatu nahi nuke, eta, nire ustez,
"kedada" onartzea egoera diglosiko horren aurrean berriz ere porrot
egitea da (oro har onartzea, esan nahi dut, Laxarori egokitu zaion kasua
ez dut ezagutzen eta).
Sentitzen dut nire ironia sarkasmoaren aldetik ulertu izana, baina
zenbaitetan irribarre egin nahiago dut, euskara kontuetan negar egiteko
aukerak ziur ez baitira faltako.
jon sanchez(e)k dio:
> Ez dakit *si es muy *jatorra ala ez, baina gauza bat *si ke os voy a decir*:
> guzti-guztiok bizi gara egoera diglosikoan, eta gazteen artean izaten dira *los
> peores sintomas*, beraiek (geuk!) asmatzen dituztelako hitzak. Beraz, ez
> erabili *tonito txungo* hori gazteekiko, eta saia gaitezen hitz horien
> ordain *guapoak *bilatzen, benetan eurak (geure buruak) konbentzitzeko
> modukoak; ez ditzagun krixtoren *inbentadak *egin, euskara "jatorra" egiten
> ari garelakoan. Neu ere jatorra naiz, baina giro erdaldun itogarrian bizi
> naiz.
>
> Nik kedada erabiltzen dut ahoz (eta maiz entzun izan dut), baina topaldia ez
> dut gaizki ikusten...
>
> PS: barkatu nire *tonito txungoa*, baina badirudi gazteen erruz dagoela
> euskara egoera honetan, edo eurei esker okerrera egingo duela; ez zait
> zilegi iruditzen erru guztia hiztunei egoztea, gobernuetatik gauza gutxi
> egin denean euskara *benetan *biziberritzeko. Deabruak Teilatuetan taldeak
> esaten zuen bezala, "ausardia da itzalen artean argi distira"...
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago