[itzul] quedada

Maialen Sobrino López maialen_s a bildua hotmail.com
As, Eka 30, 16:03:22, CEST 2009


Nik ez nuke "kedada" erabiliko (eta gaztea naiz! :P). Ez dakit zein izanen den testuingurua, baina ahal izanez gero parafrasira joko nuke eta ez baliokide bat asmatze aldera (asmatu erraten dut nik bederen ez dudalako ezagutzen horrelakorik euskaraz). Adibidez, "¿Por qué no hacemos una quedada el mes que viene en Pamplona?" "Zergatik ez gara (denak) gelditzen/elkartzen heldu den hilabetean Iruñan?". Nik "hacer una quedada" talde bat elkartzen denean erabiltzen dut, baina ez du zertan izan internet bidez ezagutu den talde bat. Ni, adibidez, urtero gelditzen/elkartzen naiz (hau da, "hacemos una quedada") udaleku batzuetara elkarrekin joan ginen begirale taldearekin. "Quedada" "quedar"-etik dator eta ni lagunekin gelditu egiten naiz ("bortzetan gelditu gara piszinarat joateko"). Kalkoa? Seguru aski, baina horrela solasten gara. 

Maialen Sobrino

_________________________________________________________________
Erakuts iezaiezu bidea! Gehitu mapak eta gidatzeko jarraibideak jai-gonbidapenei.
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/events.aspx


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago