[itzul] sociedad mas igualitaria
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Mar 4, 19:38:57, CET 2009
Nik ere "berdinzale"ren bidetik joko nuke.
Funtsean, arrazoi hauengatik:
1.-Ez zaidalako iruditzen euskarazko terminologia edo hiztegia garatzeko bide egokia denik gainerako hizkuntzetako hitzei behin eta berriro zirkunlokuzioen bitartezko ordaina ematea.
2.-Zirkunlokuzioak maiz problema-iturri besterik ez direlako, esaldietan txertatzen direnean, eta horrek itzultzailea behartzen duelako etengabeko artisautza/moldaketa lan alferrikakoetan ibiltzera, hitz bakarra erabiliz ederki asko ekiditen direnak.
3.- "Sociedad más igualitaria"ren ordez, "sociedad igualitaria" balitz, problema sortzen da: "berdintasunetik gertuago dagoen"? "berdintasunean bertan dagoen"? "Bere baitako berdintasuna iritsi duen eta berdintasun hori sustatu ere egiten duen"? Ez dakit; niri behintzat, bide problematikoa iruditzen zait hori.
Ondo izan,
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de p-etxezarraga a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] sociedad mas igualitaria
"gizarte berdinzaleagoa"
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] sociedad mas igualitaria
Nola esango genuke "una sociedad más igualitaria"?
Mila esker
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago