[itzul] sociedad mas igualitaria

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 5, 10:08:34, CET 2009


Itzulpengintzan "artisautza"n ibili beharrik ez izateko, hobe honela, ezta?:
"Soziedade gehiago igualitario bat".

Euskara erdararen igualitario(ago) egingo genuke hala, eta mekanikoena
bezain mekaniko bihurtuko itzultzaile-lana.

Itzultzaile (arrazoi onez) aspertuaren paradisu edo arkadia horrek, ordea,
arazo bat du: ez da existitzen itzulpen benetan literalik: "Bat soziedade
plus igualitario".

Halakorik lortuko bagenu, hala ere, bidenabar, diglosia bera ere gaindituko
genuke; azpitik gainditu, alegia: itzulpen-euskara guztiz igual hori erdara
bailitzateke, eta kito ("k" eta "tx" grafiak gorde genitzake etnia-ikurtzat,
eta agur-hitz batzuk, jakina). Eta hor bai arrazoia ematen diedala halako
errezetak ematen dituztenei: askoz ere arazo gutxiago genuke.

Bide batez, nik artisau-arazo mordoarekin jarraitzen baitut: berez (baina
arbitrariotasunaren txapeldun gara), gizarte bat soilik "berdinzale" izateak
ez du bermatzen (hemen hitzez ari naiz, baina bestela ere) berdintasunik edo
parekotasunik dagoen gizarte bat denik hori, eta motz geratzen da, beraz,
"berdinzale" "igualitario" adierazteko (hitz polita izateak engaina
gaitzake, askotan bezala).

Azkenik (alde bietara "egurra": barkatu), guztiz desegokia iruditzen zait
(jatorrada kaltegarri tipikoa) halako testuinguruetan "bat" "-a" bihurtzea.
Ematen du beldurrez gaudela nahikoa jatortzat har ez gaitzaten, eta,
horretarako, "-tzen" eta "bat" guztiak edo gehienak bihurtzen ditugula,
itsu-itsuan, badaezpada ere, "-tu" eta "-a".

Ez dakit horixe den gure jatortasunaren giltzarria, baina esanahia ere
kontuan hartu beharko genuke tarteka, eta hor, "una"k eta "bat"ek adierazten
dute halako gizartea egiteko dagoela oraindik: berdintasuna nagusiago IZANGO
DEN gizarte BAT.

Jakina, testuinguruaren eta artisau bakoitzak aukeratzen duen
itzulpen-moldearen arabera, gerta liteke ez izatea "bat" aukerarik onena,
baina kontrako adostasunak ikaratu nau, inor ez baita ausartu hor "bat" bat
bera ere erabiltzera.

Txantxan esanak txantxan hartu, eta iritziak iritzitzat.
2009/3/4 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>

> Nik ere "berdinzale"ren bidetik joko nuke.
>
> Funtsean, arrazoi hauengatik:
>
> 1.-Ez zaidalako iruditzen euskarazko terminologia edo hiztegia garatzeko
> bide egokia denik gainerako hizkuntzetako hitzei behin eta berriro
> zirkunlokuzioen bitartezko ordaina ematea.
>
> 2.-Zirkunlokuzioak maiz problema-iturri besterik ez direlako, esaldietan
> txertatzen direnean, eta horrek itzultzailea behartzen duelako etengabeko
> artisautza/moldaketa lan alferrikakoetan ibiltzera, hitz bakarra erabiliz
> ederki asko ekiditen direnak.
>
> 3.- "Sociedad más igualitaria"ren ordez, "sociedad igualitaria" balitz,
> problema sortzen da: "berdintasunetik gertuago dagoen"? "berdintasunean
> bertan dagoen"? "Bere baitako berdintasuna iritsi duen eta berdintasun hori
> sustatu ere egiten duen"? Ez dakit; niri behintzat, bide problematikoa
> iruditzen zait hori.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de p-etxezarraga a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:30
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] sociedad mas igualitaria
>
>  "gizarte berdinzaleagoa"
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] sociedad mas igualitaria
>
>
>
> Nola esango genuke "una sociedad más igualitaria"?
>
> Mila esker
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago