[itzul] Film baten izena
    Ibai Oihanguren 
    3arrano a bildua 3arrano.com
       
    Or, Mar 13, 20:50:22, CET 2009
    
    
  
Nik uste dut ez dela begiratu behar beste hizkuntzetan nola itzuli
duten. Jatorrizkoa "The Edge" da, hau da, "Ertza" (edo sinonimoren bat),
ba itzulpen hori erabili beharko litzateke.
Filmen bikoizketari egiten zaion kritika oso ohikoa izenburuak nahierara
aldatzen dituztela. Uste dut Rosemary's Baby zela Espainian "La semilla
del diablo" gisa itzuli zutena, diotenez (ez baitut filma ikusi)
misterio guztia kenduz.
Jatorrizko mezua: or., 2009-03-13 17:06 +0100, egilea: Garikoitz
> Pelikualaren gaineko argibideak behar dira.
> tiro-entsalada  dago tartean..., maitasun-kontuak,  dantza, musikala,... aktoreak zeintzuk diran... jakin behar da
> 
> Izen buru horrekin Hopkins, Baldwin eta  Mc Pherson protagonistak badira, 
> http://www.imdb.com/title/tt0119051/ , 
> film originalaren izenburua The Edge da.
>  Ze begira jatorrizkoa  USkoa izanik zuk emon dozun  izenburua Mexikorako da.
> Iberiar penintsulan:   No Limite Portugal; Al filo del peligro Mexico; Desafío, El Spain.
> 
> Garikoitz
> 
> ----- Original Message ----- 
> From: "Maialen Moreno" <maialenmz a bildua yahoo.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, March 13, 2009 10:53 AM
> Subject: [itzul] Film baten izena
> 
> 
> "Al filo del peligro" filma euskaraz nola eman edo inoiz agertu den esango zenidakete? Eskerrik asko.
> 
> 
>       
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago