[itzul] Iņaki Ugarteburu
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Al, Mar 23, 12:21:27, CET 2009
Eskerrik asko, Xabier, berri beltz hori helarazteagatik. Nik ere halaxe uste
dut: gizon jakintsua eta apala zen. Pozten naiz ezagutu izanaz. Dolumin
sentituenak Iņakiren familiari eta lagunei.
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xabier Mendiguren
Enviado el: lunes, 23 de marzo de 2009 10:59
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Iņaki Ugarteburu
Asteburu honetan hil da Erromoko bere etxean Iņaki Ugarteburu
Gastaņares bergararra, 54 urte zituela.
Hogei bat urte izango dira ezagutu nuela: Italo Calvinoren liburu bat
euskaratu zuen bere kasa, "Bizkonde erdibitua", eta argitaratuko ote
genion etorri zitzaigun. Huraxe izan zen Calvino euskaraz plazaratu zen
lehen aldia; geroztik, Literatura Unibertsala bildumak eskaini zion
beste ale bat.
Lehen kontaktu hartatik, nabarmena bezain atsegina egin zitzaidan
Ugartebururen nortasuna: gizon jakintsua zen (medikuntza eta filologia
ikasketak egina, konbinazio bitxi samarra), apala, bihotz handikoa.
80ko hamarkada hasieran literatura sorkuntzan aritu zen, eta
ipuin-lehiaketaren bat irabazi ere bai, baina gero baztertu egin zuen
alderdi hori, itzulpena hobesteko, medikuntza-fakultateko
irakasle-lanak uzten zizkion tarteetan. "Gazte hipokondriako baten
egunkaria" gazte-literaturako liburu arrakastatsua euskaratu zuen
hurrena, eta haren ondotik beste batzuk, hainbat hizkuntzatatik. Fina
eta gozoa zen, bai lanean eta bai tratuan.
Nik baino hurbilagotik ezagutu zutenak ere izango dira zuen artean, nik
baino samin handiagoa izango dutenak ere bai, baina aipamentxo hau zor
nion gutxienez.
Xabier Mendiguren Elizegi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago