[itzul] Iñaki Ugarteburu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Mar 23, 13:18:26, CET 2009
> Lehen kontaktu hartatik, nabarmena bezain atsegina egin zitzaidan
> Ugartebururen nortasuna: gizon jakintsua zen (medikuntza eta filologia
> ikasketak egina, konbinazio bitxi samarra), apala, bihotz handikoa. 80ko
> hamarkada hasieran literatura sorkuntzan aritu zen, eta
> ipuin-lehiaketaren bat irabazi ere bai, baina gero baztertu egin zuen
> alderdi hori, itzulpena hobesteko, medikuntza-fakultateko irakasle-lanak
> uzten zizkion tarteetan. "Gazte hipokondriako baten egunkaria"
> gazte-literaturako liburu arrakastatsua euskaratu zuen hurrena, eta
> haren ondotik beste batzuk, hainbat hizkuntzatatik. Fina eta gozoa zen,
> bai lanean eta bai tratuan.
Guztiz oker ez banago, ItzuL zerrendako harpidetza du haren posta
helbideak. Ez nuen aurrez aurre ezagutu, baina harreman epistolarra izan
nuen berarekin, Karlos del Olmok aipatu duen artikulua Senez-en
argitaratu zuenean, 2004an.
Inguma datu basean ageri dira Ugartebururen beste lan asko:
http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5443&hizkuntza=eu
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago