[itzul] Iñaki Ugarteburu
anaisabel.morales a bildua ehu.es
anaisabel.morales a bildua ehu.es
Al, Mar 23, 14:41:01, CET 2009
Ez daukat ohiturarik honelakorik idazteko, baina nik ere oraingoan zerbait esateko premia sentitu dut.
Iñaki Ugarteburu Deustuko Unibertsitatean ezagutu nuen lehen aldiz. Nire nagusia izan zen Euskal Irakaslegoan. (Deustuko Unibertsitateko zerrendakideek ere ondo ezagutu zuten). Hasieratik bertatik harritu ninduen haren profesionaltasun zorrotzak, lanerako grinak eta, batez ere, humanitate izugarriak. Ez dut sekula inor ikusi ikasle bakoitza halako begiruneaz tratatzen. Gero, urteak joan urteak etorri, Euskal Herriko Unibertsitatean elkartu ziren gure bideak berriro. Ezin konta ahala aldiz jo nuen harengana laguntza eske, batez ere Medikuntzari lotutako testuak itzultzea suertatu zitzaidanean, eta beti-beti-beti erantzun zidan profesionaltasun, fintasun eta eskuzabaltasun berberarekin.
Obituarioetan gauza onak baino ez direla idazten esaten dute. Nik horregatik ez dut ia inoiz idazten obituariorik, egia esan ahal izateko. Eta hauxe da egia: Iñaki maitagarria galdu izanaren samina handia da, bai, baina handia da, era berean, bera ezagutu izanaren suertea. Suerte horretaz gogoratuko naiz egun triste honetan.
Eskerrik asko, Iñaki, agur t´erdi.
Ana I. Morales
Itzultzaile-interpretea/Traductora-intérprete
anaisabel.morales a bildua ehu.es
94 601 5068
EUSKARA ETA ELEANIZTASUNEKO ERREKTOREORDETZA/VICERRECTORADO DE EUSKARA Y PLURILINGÜISMO
BIZKAIKO CAMPUSA/CAMPUS DE BIZKAIA
Sarriena auzoa z/g Leioa| 48940
T.: +34 94 601 2000 | F.: +34 94 601 3580
http://tinyurl.com/bchb9m
ERNE! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari, mezu honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu.
¡ATENCIÓN! Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial a la que sólo tiene derecho a acceder el destinatario. Si usted lo recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y que se pusiese en contacto con el remitente.
E-mail hau inprimatu baino lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
Antes de imprimir este e-mail piense bien si es necesario hacerlo.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: astelehena, 2009.eko martxoak 23 13:18
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Iñaki Ugarteburu
> Lehen kontaktu hartatik, nabarmena bezain atsegina egin zitzaidan
> Ugartebururen nortasuna: gizon jakintsua zen (medikuntza eta filologia
> ikasketak egina, konbinazio bitxi samarra), apala, bihotz handikoa. 80ko
> hamarkada hasieran literatura sorkuntzan aritu zen, eta
> ipuin-lehiaketaren bat irabazi ere bai, baina gero baztertu egin zuen
> alderdi hori, itzulpena hobesteko, medikuntza-fakultateko irakasle-lanak
> uzten zizkion tarteetan. "Gazte hipokondriako baten egunkaria"
> gazte-literaturako liburu arrakastatsua euskaratu zuen hurrena, eta
> haren ondotik beste batzuk, hainbat hizkuntzatatik. Fina eta gozoa zen,
> bai lanean eta bai tratuan.
Guztiz oker ez banago, ItzuL zerrendako harpidetza du haren posta
helbideak. Ez nuen aurrez aurre ezagutu, baina harreman epistolarra izan
nuen berarekin, Karlos del Olmok aipatu duen artikulua Senez-en
argitaratu zuenean, 2004an.
Inguma datu basean ageri dira Ugartebururen beste lan asko:
http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5443&hizkuntza=eu
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago