[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Mar 26, 16:51:32, CET 2009


Barka, Karlos, c-dun bihurtu izana.

Beno, nik, jatorrizko testua irakurrita ("Ez dakigu zenbaterainoko aldaketak
egongo diren Administrazioan/administrazioan, Eusko Legebiltzarrerako azken
hauteskundeen emaitzak ikusita."), modu bakarrean ulertu dut: erakunde
horretan, Gobernuan alegia. Horregatik ez dut zalantzarik egin.
Hori idatzi duenak jakingo du, noski, zer esan nahi duen:
- "gobernatzeko modua/era", gobernamoldea", esan nahi badu, letra xehea
behar da, zalantzarik gabe. Baina esango nuke adiera horretan ez dela izaten
zalantzarik, hau da, ez dut uste hor letra larria jartzea bururatuko
litzaigukeenik, ezta?

- "erakundea" esan nahi duen kasuan izaten da zalantza letra larria ote
dagokion. Eta zalantza horretarako eman dut nik iritzia (letra larria
erabiltzea), pentsaturik kasu horretarako zalantza zuela galdegileak.
Beharbada, orain aipatzen ari garena esplizitatu behar nuen hasierako
mezuan, baina iruditu zait hori ez zela beharrezkoa.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak



2009/3/26 <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>

> > Esango nuke baietz, Gobernua ere letra larriz idatziko genukeela
> (nukeela).
>
> Seguru? Erakundeaz (kausa) ari da ala ondorioaz (acto de gobernar)?
> Administrazioaz (erakundeaz)ala administratzeaz?
>
> Adeitsu, erabateko segurtasunean bizi ez naizen C/KArlos
>
> C/Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago