[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

Irizar, Ander airizar a bildua parlamento-navarra.es
Or, Mar 27, 11:10:19, CET 2009


>Letra larrien irizpideei buruzko testuan, honela zehaztu genuen
<administrazio> hitzaren erabilera:
<(...) Haren barneko atalak ere letra larriz hasita idazten dira. Adibideak:
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Administrazioaren ordezkariek ere parte hartu
dute.
Ogasunaren eta Justizia Administrazioaren organoen arteko harremanak.>

Arrazoi, Alfontso. Zalantza sortzean irizpidea berrirakurri ez, eta irrist.
Edozein modutan, azken zalantzatxo bat. Baldin eta Hezkuntza Administrazio, Osasun Administrazio edo dena delakoa marratxoz eman nahiko bagenu*, honela beharko luke, ezta?: Hezkuntza-administrazio, Osasun-administrazio etab.

Ander Irizar
Nafarroako Parlamentua

*Letra larrien irizpideei buruzko testuan, hau ageri da: "Dena dela, Euskaltzaindiak marratxoz nahiz bereiz idazteko aukera emana duen hitz elkartuak marratxoz idaztea hobesten da ikasmaterialetan".




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago