[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Or, Mar 27, 13:01:56, CET 2009


"zalantzatxo" horri ez nioke nik atzizki txikigarria jarriko, badaezpada.
Letra larriak erabiltzeko irizpideak lanean, 2.2.3.8 atalean (Era guztietako
erakunde eta taldeen mendeko kudeaketa-organo, sail, talde eta batzordeen
izenak), aipatzen da letra larriz hasita idatzi ohi direla: <Kultura,
Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua, Defentsa Ministerioa...>, baina
erabileran badirela salbuespenak ere: <Euskaltzaindiaren Onomastika
batzordea...>.
Oro har, erakundeen mendeko atala denean, izen bereizi bihurtu ohi eta,
erabilera generikotik bereizteko, letra larriz hasita idatzi ohi da.
Horregatik idatzi ohi da <Kultura Saila>, eta ez Kultura-saila (aposizioaren
aukera ere badago, askotan: Hirigintza [izeneko] batzordea). Kasu honetan,
aposizioaren bidea ez dut uste posible denik:
??<Osasun [izeneko] administrazioa: Osasun administrazioa>
Horregatik uste dut <Kultura Saila, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila>
eta kidekoen gisakotzat hartzekoa dela: <Osasun Administrazioa>.

Irizpide asko, gehiegi aukeran, bidegurutzean norantz abiatu ebatzi ahal
izateko, ezta? Ahal izan nuena egin nuen lan horretan, eta badakit espazio
lauso-nahasitxo bat dagoela letra larrien eremu konplexuan.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2009/3/27 Irizar, Ander <airizar a bildua parlamento-navarra.es>

> >Letra larrien irizpideei buruzko testuan, honela zehaztu genuen
> <administrazio> hitzaren erabilera:
> <(...) Haren barneko atalak ere letra larriz hasita idazten dira.
> Adibideak:
> Eusko Jaurlaritzaren Osasun Administrazioaren ordezkariek ere parte hartu
> dute.
> Ogasunaren eta Justizia Administrazioaren organoen arteko harremanak.>
>
> Arrazoi, Alfontso. Zalantza sortzean irizpidea berrirakurri ez, eta irrist.
> Edozein modutan, azken zalantzatxo bat. Baldin eta Hezkuntza Administrazio,
> Osasun Administrazio edo dena delakoa marratxoz eman nahiko bagenu*, honela
> beharko luke, ezta?: Hezkuntza-administrazio, Osasun-administrazio etab.
>
> Ander Irizar
> Nafarroako Parlamentua
>
> *Letra larrien irizpideei buruzko testuan, hau ageri da: "Dena dela,
> Euskaltzaindiak marratxoz nahiz bereiz idazteko aukera emana duen hitz
> elkartuak marratxoz idaztea hobesten da ikasmaterialetan".
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago