[itzul] inara, enara
Luistxo Fernandez
lfernandez a bildua codesyntax.com
Or, Mar 27, 14:31:33, CET 2009
Jakin nahi nuke ea 'inara' forma baden modu estandarrean 'enara'
esaten diogun txori horren beste izen bat, aldagai dialektal edo
historikoren batean...
suposatzen dut Orotariko Euskal Hiztegian datorrela erantzuna, baina
nik ez ditut eskura liburuki berde eder horiek, eta hortaz, beste
galdera gehigarri bat:
- bada sarean modurik euskarazko hitz baten forma dialektal eta
historikoen bilduma ematen dizuna?
'enara' bilatu eta aldagaiak topatzeko.
hurrengo zalantza sortzen zaidanean zuzenean kontsultatzeko moduko zerbait...
Eskerrik asko aldez aurretik
Luistxo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago