[itzul] inara, enara

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Or, Mar 27, 14:51:40, CET 2009


Bigarren galderaren erantzunik ez dut, baina hasierakoarena bai: 
"inara", "enara" hitzaren aldaera ugarietako bat da; badut lankide 
zarauztar bat, "iñáa" esaten duena, txori horretaz ari denean.

x.
El 27/03/2009, a las 14:31, Luistxo Fernandez escribió:

> Jakin nahi nuke ea 'inara' forma baden modu estandarrean 'enara'
> esaten diogun txori horren beste izen bat, aldagai dialektal edo
> historikoren batean...
>
> suposatzen dut Orotariko Euskal Hiztegian datorrela erantzuna, baina
> nik ez ditut eskura liburuki berde eder horiek, eta hortaz, beste
> galdera gehigarri bat:
>
> - bada sarean modurik euskarazko hitz baten forma dialektal eta
> historikoen bilduma ematen dizuna?
>
> 'enara' bilatu eta aldagaiak topatzeko.
> hurrengo zalantza sortzen zaidanean zuzenean kontsultatzeko moduko 
> zerbait...
>
> Eskerrik asko aldez aurretik
> Luistxo




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago