[itzul] ¿Sin comentarios!
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Mar 27, 14:53:58, CET 2009
Nire iritziz, "Sin comentarios" zirkunspekzio handi samarreko esakunea da, eta hori euskaratu nahi izanez gero, maila bereko itzulpena eman behar zaio. Alegia, ez zaigula eskatzen "¡cállate ya!", "¡mira que decir que...!" "¡qué ocurrencias!" edo antzekorik euskaratzeko.
Horregatik, egokiena iruditzen zait Gotzonek eta bestek proposaturiko "hobe isiltzea" edo tankera horretakoren zerbait, eginiko beste proposamen batzuk baino neurritsuagoa, nire ustez.
Asteburu ona pasa,
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de p-etxezarraga a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 27 de marzo de 2009 14:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] ¿Sin comentarios!
"Horraitiño, hirea be badok gero!"
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: jueves, 26 de marzo de 2009 13:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ¿Sin comentarios!
Nik aditu ditudanak:
- Zaude/hago isilik! Zaude/hago isilik, faborez! (astakeria erran duenari zuzenean)
- Etzazula/etzakela erran! (bertze norbaiten astakeria kontatu digunari)
- Horra, ttikia erran! (astakeria erran duenari zuzenean, edo bertze norbaitena kontatu digunari, jeneralean gertaera irrigarria baldin bada).
- Isilduko naiz! Nahiago dut deus ez erran!
Hurbileko bertzeren bat (harridura...):
Posible ote da!?
(eta abar)
Mikel
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 26 de marzo de 2009 13:16
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ¿Sin comentarios!
> Kaixo: begien bistako astakeria batez, nola esaten duzue "¡sin comentarios!"?
Hobe isiltzea?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago