[itzul] wordfast-glosarioak
Elena Garcia
elena a bildua eleka.net
Or, Mar 27, 21:41:31, CET 2009
Kaixo,
Wordfast 5 baduzu, oso erraza da. IM editorean sartu (eskuinetik hasita
bigarren botoia), alderantzikatu nahi duzun glosarioaren atala hautatu,
tresnak (tools) botoia sakatu eta 'special filters' edo iragazki berezi
horietan 'reverse source and target' (alderantzikatu iturburua eta xedea)
aukeratu.
Wordfastek ~Rev_glosarioarenizena.txt sortuko du beste glosarioa zegoen
karpeta berean.
Beste aukera bat da Excelen ireki eta zutabeak han aldatzea. Ondoren
tabuladorez banatutako testu fitxategia bezala gorde eta listo.
Zorte on!
Elena
----------------------------------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
2009/3/27 SASA93 a bildua telefonica.net <SASA93 a bildua telefonica.net>
> Kaixo:
> Inork ba al daki nola alderantzikatu ditzakedan iturburua eta xedea
> glosario batean, dena kopiatzen ibili beharrean? Glosario bat daukat
> euskara-gaztelania eta glosario bera izan nahi nuke gaztelania-euskara.
> Mila esker!
> TERRA
>
> -->
>
>
--
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago