[itzul] Ejecuciones extrajudiciales, arbitrarias y sumarias
    Eneko Gotzon Ares 
    enekogotzon a bildua gmail.com
       
    As, Mar 31, 16:03:27, CEST 2009
    
    
  
On 31 mars 09, at 10:19, xabier-pascual a bildua ej-gv.es wrote:
> Exekuzio epaiketarik gabeak, arbitrarioak eta sumarioak.
Epaiketarik gabeko, epaiketa motzeko, gainetiko (axaleko) epaiketako,  
bidegabeko, nahierako, hautazko… exekuzioak (heriotza-burutzapenak, - 
betearazpenak)…?
Nik uste dut exekuzio (heriotza-burutzapen, -betearazpen) adierazpena  
erabil ahal izateko derrigorrezko dela aurrez epaiketarik egin izana.  
Ene iritziz, epaiketarik gabe exekuzio adierazpenak zentzua galtzen du  
erabat.
Epaiketarik ezean, nik, hilketa-tik erailketa bitartekoen arteko hautu  
egingo nuke, kasuak kasu.
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago