[itzul] Berria egunkarian "Nerbioi Ibaian gora DVD"arenizenburuaz

Joan Mari Iriondo jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
As, Maiatza 5, 07:55:38, CEST 2009


Egun on:

Eskerrik anitz emandako azalpen erantzunagatik. Berriako euskara taldearen
jarrera teorikoa, eskuliburukoa, argi geratu da. Hortik, koherente eta ongi.
Dena den, bekatua egiten ari zinetela bekatuan erori zaretenez, -gizarte
politikan izena eta guzti du delitu omen den horrek-, ez duzue zuzentze
neurririk eskatu DVD hornitzaileari edo zuek eskaintzen duzuen egunkariaren
orrian bertan hutsak zuzentzeko "Nerbioi > Ibaizabal" jarri. 

Jakin, jakizue euskaldunen gutxienez ere % 65ak lan egin eta bizi den Euskal
Herriko Sartalde guzti honi ekialdeko euskaldun neba-arrebok adarra jotzeaz
gogaituta gaudela. 

Eman didazuen azalpenak, asetzen nau. Ez ordea asebetetzen. Hedabide
publikoetan lumatu duzuenez hutsegitea, zuzenketa eskubide subjektibo eta
objektiboa ere badugula uste dut. Hedabideak, Berriak, lehen orrian azaldu
beharko luke hutsegitearen zuzenketa, orri barrenean edo komeni zaizuen
lekuan.

Barka, narbardura hau azaleratu eta leporatzeagatik zuei sorraraz
dakizkizuekeen eragozpenak. Ausartu banintzen iradokizun kexa bidaltzen,
izan zen, funtsean, sinesten dudalako BERRIAko euskara taldeak sustraituago
eta funtsatuago egon behar duela sinesgarritasunean Ibaizabal ibaiadarreko
herri eta hiri guztietan zehar. 

Txarto esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.

Joan Mari Iriondo Goti
Laudio Udala
94 4034894
94 4034751 faxa
Posta elektronikoa: jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Irene Arrarats
Bidaltze-data: lunes, 04 de mayo de 2009 15:20
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Berria egunkarian "Nerbioi Ibaian gora DVD"arenizenburuaz

		Arratsalde on:

	Arrazoi duzu, Joan Mari: 'Ibaizabal' erabili behar zen hor.

	Kontua da zuk aipatu duzun izenburu hori ez dela BERRIAk jarria. DVD

hori BERRIArekin banatuko da, bai, baina ez du BERRIAk egin. BERRIAko  
euskara taldeak izenburuaren berri izan zuenean, segituan adierazi  
zion marketin sailari izenburu hori ez dela zuzena eta ez datorrela  
bat gure estilo liburuak dioenarekin:

	"Nerbioi. Kontuan izan Nerbioi ez dela itsasoratzen: Ibaizabalekin  
bat egiten du Basaurin. Hortik itsasora doan ibaia ez da Nerbioi,  
Ibaizabal baizik."

	Baina ordurako BERRIAk erosia zuen DVDa, dagoen-dagoenean, eta
halaxe  
banatzen ari da, zoritxarrez. Zuzentzaileok ondotxo dakigu nolako  
kaltea egingo duen 'Nerbioi' ditxosozko horrek, lehendik ere nahiko  
lan bagenuen-eta Ibaizabali dagokion tokia itzultzen.

	Zure kexa guztiz arrazoizkoaren berri helaraziko diet nire
lankideei,  
ea hemendik aurrera finago gabiltzan, bai guk egiten ditugun  
produktuetan, bai BERRIArekin batean banatzen diren horietan.

	Mila esker, Joan Mari, zure ohar zuhurragatik, eta ondo izan.

	Irene Arrarats
	BERRIAko euskara taldeko burua




El 09-mai-01, a las 11:44, Joan Mari Iriondo Goti escribió:

> Egun on:
>
>
>
> Harpideduna naiz, eta astia dudan oroan, saiatzen naiz euskaldunon
> euskarazko egunkari BERRIAren irakurketa egunean izaten, paperezkoan  
> lehenik
> eta, hala ez bada, ahal bada sareko www.berria.info
> <http://www.berria.info/>  n.
>
>
>
> Gaur, 09-05-01, irakurtzen hasi naiz sareko edizioa eta hara non  
> topatu
> dudan bitxikeria “astakeria” galanta. Behintzat halaxe da Nerbioi  
> Goienan
> bizi garenontzat. Azalduko natzaizue:
>
>
>
> Geografiako Unibertsitate irakasleak ere asper asper eginda daude  
> azalpenak
> emanez historikoki dokumentatuta azaltzen dela beti “Ibaizabal”
> Ibaiadarraren izena Galea Puntatik gora.
>
> “Nerbioi” ibaia jaio Gorobel Mendizerrako Santiago Mendi ondoko ur- 
> jauzian,
> nahiz iturburua ala iturbegia Burgos barru alderago izan. Eta Nerbioi
> ibaiaren ur guztiak Ibaizabal ibairatzen dira Basauriko Urbi auzo  
> amaieran,
> Mercabilbao pasa, Institutura eta Kartzelarako Zubitik behera eginda,
> Zornotza eta Galdakaotik datorren Ibaizabal horretara isurtzen ditu  
> urak.
>
>
>
> Nahiz eta gaztelaniaz joan zen mendeko azken erdi aldetik honantza  
> “Por el
> rio Nerbion” gaztelaniazko abesti gaizki informatua edo erdi  
> analfabetoa
> modan jarri zen, Nerbioi hori benetan IBAIZABALa da, 1898tik 1900  
> urtera
> arte RM Azkuek bultzatuta Bilbon argitaratzen zen euskarazko egunkaria
> lekuko.
>
>
>
> Haserretu nauzue kultura orokorrekoa eta ezaguera normalekoa izan  
> beharko
> litzateken gauza horretan hanka sartu duzuela uste baitut.
>
> Mesedez, eskatzen dizuet kontrastatzeko hobe DVD horri jarri diozuen
> izenburua. Horretarako kontsulta dezakezue Euskaltzaindiako Toponimia
> Batzordekoekin edo Euskal Mendizaleen Federaziokoekin.
>
> Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko –IVAP-  
> Itzulpen
> Zerbitzu Ofiziala ere asper asper eginda dago ildo horretako  
> gomendioak eta
> zuzentzeko eskaerak egiten.
>
>
>
> Mesedez, eta errespetu osoz eskatzen dizuet izen hori zuzen dezazuen  
> esku
> artean dituzuen aurkeren artean hautatuz:
>
> Ibaizalbal ibaian gora
>
> Ibaian gora
>
> Ibaiadarrean gora

>
>
>
> Baina, ez jarri Urduñatik Basaurira doan ibaiaren izena behar ez den  
> lekuan.
> Astakeria baita. Hala nola Aiara aldeko pertsona erdi analfabetoak
> argitaratuko balu Donostiatik hasi eta Urola ala Oria zein Deba  
> ibaian gora.
>
>
>
> Zuen irakurle zintzo. Txarto erranak barka, arren, eta eskatutakoa,  
> hala
> badagokio, goan hartu eta eragin.
>
>
>
> Gehiagoko barik.
>
>
>
> Joan Mari Iriondo Goti
>
> Laudio
>
> 944 403 894
>
> p-elektronikoa: jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
>
>
>
>
>
> Aiara
>
>
>
>
> -- 
> This mail was scanned by BitDefender
> For more information please visit http://www.bitdefender.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago