[itzul] Letamendiarena
Joan Mari Iriondo
jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
As, Maiatza 5, 11:02:57, CEST 2009
Egun on,
“Belar Hostoak” uste dut zuela izenburu zinta/diska originalean
Walt Whitman olerkariaren itzultzailearen lana hemen:
http://www.armiarma.com/emailuok/?p=514
Beste aldetik, Kantariak bere diskoan aurkeztu zuen kanta hemen duzu:
http://www.euskalnet.net/bukanero/indiceB.htm
“BASERRIKO ATE ZABALAK
Baserriko ate zabalak
irekiak eta prest daude
uztaileko belar-igarrak
mantso doan orga betetzen du
nabarra eta berde nahasi artean,
argia jostari
eta hango zapaian,
besatarak pilaka.
Hortze naiz laguntzen,
organ etzana iritsi naiz
hanka bat bestearen
gainean nuela
dardara gozoak
sumatu ditut
orga-hagatik jauziaz,
pagotxa eta alpapa bildu ditut
itzulka noa, jira-biraka,
eta belar idorra dut
nere bilo nahasietan.”
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Bidaltze-data: martes, 05 de mayo de 2009 9:33
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Letamendiarena
Lehengoan, azpiko mezua bidali nuen Itzulera, baina (gure zerbitzariaren
kontuak medio) ez zen iritsi; bakoitzari berea zor zaionez, hor doa
berriro, ea oraingoan suerte hobea den...
jbeloki
>>>Lupe Artola euskaltzale finari zor zaizkiola Whitman-en bertsio horiek.
Hala izango da, beharbada, Whitmanen beste poemaren baten bertsioaren
kasuan, baina gagozkion BASERRIKO ATE ZABALAK ('The big doors of the
country barn') honi dagokionez, aitorpena Juan Antonio Letamendiari egin
beharko zaio, Txomin Artolak berak hala adierazita:
>>Itzulpena Juan Antonio Letamendiak egin zidan 1975 urtean.
Joserra Beloki
[<HTML> <a style="border:none"> <img
src="http://www.donostia.org/info/general.nsf/images/logo2016/$file/2016_tex
to.gif"
alt="San Sebastián 2016" style="border:none"></a></HTML>]=
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago