[itzul] Lekutu
    Gotzon Egia 
    gegia a bildua gipuzkoa.net
       
    Ost, Aza 11, 09:21:22, CET 2009
    
    
  
Elhuyar, 3000 eta Labayru hiztegiek «kokatu» adiera ere ematen diote 
«lekutu» aditzari, «aldendu, urrundu» eta «salbuetsi» adierekin batera.
Kontsulta arin bat eginda, Ereduzko Prosa Gaur-en eta Klasikoen 
Gordailuan adibide guztiak «aldendu, urrundu» erakoak direla iruditu 
zait; asko dira, eta den-denak arretaz ez ditut irakurri.
Inork daturik eskura izango al du, «kokatu» adierako adibide 
bidagarririk, esate baterako?
-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago