[itzul] Lekutu
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Aza 11, 09:39:08, CET 2009
Nik uste, aditz hori berez erabiltzen den lekuetan (Iparraldean eta
Nafarroan), beti, "urrundu" esanahiarekin erabili dela.
Azken urteotako berrikuntza izan da, hitzaren interpretazio okerra
eginez, "kokatu" adiera ematea, ez ahozko erabileran ez idatzizko
iturri fidagarrietan oinarririk ez duena.
OEHn begiratuta, hiru adiera ditu: alejarse / apartar / excluir.
Gero, "lekhütü" bat ere aipatzen du "habiter" esanahiarekin, Bela
zuberotar klasikoaren hiztegia beste sutengurik ez duena; beraz,
hiztegigilearen sorkuntza dirudiena.
X.
El 11/11/2009, a las 9:21, Gotzon Egia escribió:
> Elhuyar, 3000 eta Labayru hiztegiek «kokatu» adiera ere ematen diote
> «lekutu» aditzari, «aldendu, urrundu» eta «salbuetsi» adierekin
> batera.
>
> Kontsulta arin bat eginda, Ereduzko Prosa Gaur-en eta Klasikoen
> Gordailuan adibide guztiak «aldendu, urrundu» erakoak direla iruditu
> zait; asko dira, eta den-denak arretaz ez ditut irakurri.
>
> Inork daturik eskura izango al du, «kokatu» adierako adibide
> bidagarririk, esate baterako?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago